Transexualismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Militante transexuala Existrans agerraldian (2005, Paris)

Transexualismoa edo transexualitatea nortasun sexuala anatomia sexualarekin bat ez datorrenaren jokaera da. Emakume transexuala gizon anatomiarekin jaiotzen dena da; eta gizon transexuala, berriz, emakume gorputzarekin jaiotzen dena, gizon sentitu arren. Hau da, bere sexualitatea psikologikoki bereizten da eta ez anatomikoki. Hori dela-eta, pertsona transexual batzuek genitalak beren sexu psikologikora egokitzeko ebakuntza egiten dute.

Legalitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona transexualak zailtasunak izaten ohi dituzte dokumentu ofizialekin identifikatu behar izaten direnean. Haiek izaten duten arazoa hurrengoa da: bere itxura ez dator bat nortasun agirian agertzen den sexuarekin. Hori gertatzerakoan arazo handiak sor daitezke eguneroko bizitzan, kreditu txartela erabiltzerakoan, hegazkin tiket bat erosterakoan edota lanpostu bat eskatzeko zailtasunak izaterakoan.

Laguntza medikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989an Europar Legebiltzarrak onartu zuen transexualei laguntza medikoa eman behar zitzaiela. Horrela izanik ere, Espainian ez dago transexualei laguntza medikoa eskaintzen dizkien zentrorik, Andaluzian izan ezik. Komunitate hau unitate espezializatua du Carlos Haya de Málaga ospitalean.

DSM-V eskuliburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuetako psikiatren gidaliburuak, 2013ko maiatzean ateratako bosgarren edizioan, transexualitatea gaixotasun moduan azaltzen jarraitu nahi du. Alinda Araneta sexologoaren hitzetan "beren sexuarekin identifikatuta ez egoteagatik transexualek jasaten duten sufrimenduak eta larritasunak zerrendan jarraitzen dute".[1] Horren aurrean transexualen kolektiboek haien protesta ezagutzera eman dute.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Transexualismo link=d:Luanda errorea in mw.wikibase.entity.lua at line 37:data.schemaVersion must be a number, got nil instead.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ainara Arratibel: "Transexualitateak patologizatuta segitzea salatu dute". Berria, 2012ko abenduaren 9an, 2-3 or.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]