Black metal sinfoniko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Black metal sinfonikoa teklatuak eta elementu sinfonikoak dituen black metalaren azpigenero musikala da. Black metal melodikoaren antza handia dauka nahiz eta espezialista batzuek azken kategoria hori ez onartu. Teklatuen erabilera eta orkestrazioak dira azpigeneroaren ezaugarri bereizgarriak.

Mlack metal sinfonikoak Black metalarekin alderatuta, konplexutasun musikal handiagoa du; oro har, eskala harmoniko txikiagoa hartzen du, melodia konplexuak, baina normalean black metalaren picking tremolo klasikoarekin. Elementu ambiental oso aberatsak jasotzen ditu.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laurogeiko hamarkadaren amaierako eta laurogeita hamarreko hamarkadaren hasierako black metal norvegiarrean du jatorria: Talde hauek koruak eta elementu sinfonikoak gehitzen dituzte haien lanetan.

Beren musikan elementu klasikoak, orkestralak eta operistikoak txertatzen dituzten muturreko metalen lehenengo bandak hauek dira: Mekong Delta, Bulldozer Neurodeliri (1988) albumean,[2] Believer Sanity Obscure (1990) eta Dimensions (1993) albumetan, Master's Hammer Ritual (1991) albumean [3] eta Jilemnický okultist (1993) albumetan eta Sigh taldea Scorn Defeat lehenengo albumean (1993).

Taldeen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen mundu osoko talde batzuk:[4]

Taldea Herrialdea Sortze urtea
Abigail Williams AEB 2005
Anorexia Nervosa Frantzia 1995
Apostasy Suedia 2000
Bal-Sagoth Ingalaterra 1989
Banshee AEB 2018
Bishop of Hexen Israel 1994
Carach Angren Herbehereak 2003
Carpathian Forest Norvegia 1992
Catamenia Finlandia 1995
Chthonic Taiwan 1995
Cradle of Filth Ingalaterra 1991
Crimson Moonlight Suedia 1997
Darzamat Polonia 1995
Demonic Resurrection India 2000
Diabolical Masquerade Suedia 1993
Dimmu Borgir Norvegia 1993
Dragonlord AEB 2000
Emperor Norvegia 1991
Equilibrium Alemania 2001
Graveworm Italia 1992
Havoc Unit Finlandia 1995
Hecate Enthroned Ingalaterra 1993
Kekal Indonesia 1995
Lemuria Belgika 2001
Limbonic Art Norvegia 1993
Obtained Enslavement Norvegia 1989
Old Man's Child Norvegia 1993
Opera IX Italia 1988
Samsas Traum Alemania 1996
Shade Empire Finlandia 1999
Stormlord Italia 1991
Tiamat Suedia 1988
Tvangeste Errusia 1996
Twilight Ophera Finlandia 1996
Vaakevandring Norvegia 1999
Vardøger Norvegia 1994
Vesania Polonia 1997
Welicoruss Errusia 2005

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://metalgarrasia.wordpress.com/2016/02/09/metal-garrasia-140-oceans-red-eta-elffor/
  2. Bulldozer. "They came into this world with hatred … and with hatred they will depart !" In: Tales of the Macabre, Nr. 5.
  3. Rock Hard - MASTER´S HAMMER - The Jilemnice Occultist (German)
  4. https://www.last.fm/es/tag/symphonic+black+metal/artists

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]