Blas Lezoren jaiotetxea
Itxura
Blas Lezoren jaiotetxea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Pasaia |
Koordenatuak | 43°20′N 1°55′W / 43.33°N 1.92°W |
Blas Lezoren jaiotetxea Gipuzkoako Pasaia udalerriko Pasai San Pedro barrutian dagoen eraikin bat da. Blas Lezo pasaitar itsasgizon eta militar ospetsuaren sorlekua izan zen, 1689an bertan jaioa.
Pasai San Pedroren hirigune historikoaren bihotzean kokatuta dago. Kale estu eta pintoreskoan, arrantzaleen kofradiatik eta San Pedro elizatik hurbil, Blas de Lezoren etxea silarriz egina dago eta familiaren armarri ederra du bere horman. Gainera, ezin hobeki kontserbatu da. Eraikinak oinplano angeluzuzena du eta teilatuak bi isurialde ditu.