Edukira joan

Pasai San Pedro

Koordenatuak: 43°19′24″N 1°55′49″W / 43.32333°N 1.93028°W / 43.32333; -1.93028
Wikipedia, Entziklopedia askea
Pasai San Pedro
 Euskal Herria
Pasai San Pedroko ikuspegia Pasai Donibanetik.
  
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaPasaia
Geografia
Koordenatuak43°19′24″N 1°55′49″W / 43.32333°N 1.93028°W / 43.32333; -1.93028

Pasai San Pedro Pasaiako (Gipuzkoa) udalerriaren barruti bat da. 2.809 biztanle zituen 2007an. Pasaiako portuaren mendebaldean kokaturik dago. Mendebaldean Trintxerpe auzoarekin muga egiten du, eta ekialdean berriz, Pasai Donibane aurrez aurre du.

Denbora laburrez (1887 eta 1897ko errolden artean) Pasaia bi udalerritan banatu zen, Pasai San Pedro eta Pasai Donibane izenak izan zituztenak. XIX. mendean Pasaiako badiara begira dagoen kalea eraiki aurretik, Pasai San Pedro herriguneko kale nagusia gaur egungo Pasai Donibaneko herriguneko kalearen antzekoa zen.

Pasai San Pedro Arrokaundietatik.

Kanalaren bestaldean San Pedroko ontziralekua dago. Torreatzeko iturria ikustekoa da eta han datorren ura sendagarria omen da, agian horregatik herritarrek loreontziz eta landarez apaintzen dute.

San Pedroko kaleetan antzinako zenbait etxe daude, armarri eta guzti: esate baterako Etxeberria, eta Blas Lezokoa Olabarrieta (1689‑1741) almirantearen jaiotetxea. Blas Lezokoak Indietako Kartagenaren (Kolonbia) defentsan jardun zuen eta ingelesen ontzidiaren erasoari aurre egiteko borrokan heroia izan zen.

San Pedro eliza barrokoa da, XV-XVIII. mendekoa, Martin Karrera arkitekto beasaindarrak eraikia. Handik gertu, arrantza‑ditxoaren ondoan, Trintxerpe dago. Auzo jendetsu horrek Karmengo eliza modernoa du, Karmengo Ama Birjinari eskainia, bertako erretaula Arantzazuko lehengo santutegitik ekarri zuten.

San Pedron Itsas Arrantzako Ikastetxe Politeknikoa dago.

2007tik aurrera, Pasai San Pedroko auzo izandako Trintxerpeko biztanleria bereizita zenbatzen hasi zen.

Pasai San Pedroko biztanleria
Pasai San Pedroko Reme Gaztelumendiren[1] testigantza, Pasaiak Francoren ondorioz jasandako erdalduntzearen ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[2][3] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Gipuzkeraren barne dagoen Bidasoako hizkera[1] da Pasaian[2] kokatzen dena. Bidasoako hizkerak erdialdeko euskararen, euskara nafarraren eta nafar-lapurtarraren tarteko hizkeratzat har daitezke. Hala ere, azkenaldian erdialdeko ezaugarriak tarte handiagoa hartzen ari direla eta gehiago zabaltzen ari direla ematen du. Pasaiaz gain, Errenteria, Lezo, Oiartzun, Hondarribia eta Irun ere kokatzen dira hizkera honetan.

  • Albaola Itsas Kultur Faktoria: Bertan Albaola Elkarteak XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplika zientifikoa eraikitzen ari da jendaurrean, garaiko teknikak eta materialak erabiliz.[4][5][6] Hori dela eta 2015. urtean baleontziaren eraikuntza prozesuak UNESCOren babesa lortu zuen.[7] Ondartxo kalan dago, antzinako Askorreta ontziola zegoen lekuan.
  • Pasai San Pedroko hilerriko portada erromaniko eta gotikoak: XII. eta XV. mendekoak hurrenez-hurren. Hura izan zen Pasai San Pedroko eliza 1774ra arte, portu mailan eliza berria eraiki zuten arte. Herriko hilerria da gaur egun. Portada erromaniko hori udalerriko ondare arkitektoniko zaharrena da.

Leku interesgarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Sanpedrotarrak Arraun Elkarteak historikoki Euskal Herrikoen artean palmaresik hoberenetarikoa du, eta Libia trainerua eta more kolorea dira euren ikurrak.

Sanpedrotar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Bidasoakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-09-19).[Betiko hautsitako esteka]
  2. a b «Pasaia - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-09-19).
  3. «Francoren debekuekin, Pasaia erdaldundu - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-09-19).
  4. «Sakana, haritzen lurraldea – Sakana» sakana.eus (kontsulta data: 2018-08-16).
  5. «Albaola haritzak - Donostiako museoa - euskal itsas ondarea» Albaola (kontsulta data: 2018-08-16).
  6. (Gaztelaniaz) «Xabier Agote, “Txalupak & carretas”» El blog de Roge 2017-01-30 (kontsulta data: 2018-08-16).
  7. (Gaztelaniaz) Gómez, Mirari. (). «La UNESCO patrocina el proyecto de la nao San Juan» Cadena SER (kontsulta data: 2018-08-09).
  8. Kultur & Art. (2021). ART BASTERRETXEA /Omenaldia Pasaiari 1972/ Nestor Basterretxea/ Pasaia-Gipuzkoa. (kontsulta data: 2022-04-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa