Bola (bola jokoa)
Bola (bola jokoa) | |
---|---|
sports equipment (en) , baloia eta bowling equipment (en) | |
Dimentsioak | gehienez: 21,83 () cm gutxienekoa: 21,59 () cm |
Masa | 2,72 kg eta 7,26 kg |
Bola da bola jokoari izena ematen dion objektu esferikoa, kirol piloten kategoriako tresna trinkoa.
Herri kiroletako bolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bola joko tradizionaletan, bolak hiru motakoak dira gehienetan: hiru zulokoak, esku zulokoak eta esku-azpikoak. Hiru zuloko bolek hiru atzamar sartzeko hiruna zulo izaten dituzte; esku zulokoek bi zulo izaten dituzte, batean atzamar lodia eta bestean eskuko gainerako atzamarrak sartzeko balio dutenak;[1] azkenik, esku-azpikoek ez dute inolako zulorik; eta, aurreko bi motak baino arinagoak izanik, esku-azpiaren gainean jarrita jaurtitzen dira.
Hiru txirloa da modalitate bakarra non bolaren zuloak atzamarrak sartzeko erabiltzen ez dena. Kasu honetan, aerodinamika erabiltzen dela esan daiteke, zuloak beti ezkerreko partera begira daudela bota behar delako bola, bestela ez bait da pistatik atera gabe txirloetara iristen.
Zurezkoak izan ohi dira; zenbait zuhaitzetako egurra erabili ohi da: gaztainondoa, artea, haritza...
Modalitateen arabera, desberdintasun nabarmenak egon daitezke pisuan, kilo batetik 9raino.
Bowlingetako bolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oinarrizko bi bola mota daude bowlingetako bola jokoan: bola erreaktiboak eta erremate-bolak (edo spar-bolak).
Erremate-bolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erremateko bolak material plastiko batez eginak daude, eta ez dute efekturik hartzen jaurtitzean, pistako olio-baldintzak alde batera utzita zuzen jaurtitzeko bikainak egiten dituena. Bigarren jaurtiketa egin behar denean erabili ohi dira (birla bat edo bi geratzen direnean).
Bolatokiko bolak, orokorrean, erremateko bolak izaten dira.
Bola erreaktiboak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bola erreaktiboak lehen jaurtiketa egiteko erabili ohi dira. Bola hauek jaurtitzean efektua hartzen dute, eta, ondorioz, bolak angelu jakin batekin erasotzerakoan osoa egiteko aukerak handitzea ahalbidetzen du. Kurbaren forma eta bolaren errotazio indarra faktore askoren araberakoak dira; batzuk kanpokoak (jaurtitzeko teknika eta pistaren olioztatzea) eta beste batzuk bolaren araberakoak (estalkia edo nukleoa).
Bola erreaktiboak erretxin erreaktiboz edo partikulak kargatzen dituen erretxinaz egindako estalki batekin fabrikatzen dira. Partikula hauek diamantezkoak, karbonozkoak eta polimero ezberdinezkoak izan daitezke. Bola horiek hartzen duten efektuaren erantzunkizuna hari ematen zaion estalkiari eta leunketari zor zaio gehienbat.
Bola erreaktiboen nukleoak (core) asimetrikoak izan ohi dira; horrela, bolak biraketa-erradiorik gustukoena izaten du eta alde horretara biratzeko joera izango du erradio horren arabera. Beraz, nukleoaren tamainak, formak eta dentsitateak eragin handia dute bolaren forman.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bilboko Euskal Museoa, Museotik. (2024-01-04). «Bola-jokorako bola» museotik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-14).