Arte (zuhaitza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Arte (zuhaitza)
Mendaza, Navarra Spanien-Steineiche.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFagales
FamiliaFagaceae
GeneroaQuercus
Espeziea Quercus ilex
L.
Hedapen mapa
Quercus ilex range.svg
Datu orokorrak
Iturria holm oak
Quercus ilex

Artea (Quercus ilex) Quercus generoko zuhaitz espezie bat da, Mediterraneo ingurukoa. Oro har, leku lehorretan hazten dira. Euskal Herrian, zuhaitz nagusia da hegoaldean, mediterranear klimako lur lehorretan. Euskal Herriko Kantauriko isurialdean, berriz, zati batzuetan soilik izaten da, kareharrizko lurretan, kosta inguruan; oinaldeko plaketan eta muinoen azpialdean izaten dira.

Erdi mailako garaiera du. Enbor gogorra eta azal beltza eta zartatua ditu. Adaburua zabala du. Hosto iraunkorrak ditu, berde ilunak goitik eta gris antzekoak azpitik. Gehienetan lantza itxura duten arren, asko aldatzen da batetik bestera. Gazteek arantzadun ingurua izaten dute, baina hori ere aldakorra izaten da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hosto iraunkorreko zuhaitza da, eta 20 metro garai izan daiteke.

Zurtoina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zurtoinean azal marroi iluna eta zartatua du.

Hostoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakunak, txandakatuak, obalak eta horzdunak dira hostoak; larrukarak eta distiratsuak dira gainaldetik, eta argiagoak eta ile ugarikoak, berriz, azpialdetik.

Fruituak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artearen fruituak, ezkurrak, udazkenean heltzen dira.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mediterraneoko zuhaitz tipikoa da. Euskal Herrian ere autoktonoa da eta klima mediterraneoa duten aldeetan aurkitzen da. Bestalde, arte arbolaz osatutako gunea artadia da.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egurra eta ikatza egiteko erabiltzen zen artea Euskal Herrian. Lurzorua sortzeko eta babesteko balio du. Babeslekua eta janaria ematen die hainbat animaliari.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Arteh»

Zuhaitz sakratutzat hartzen da artea hainbat tradiziotan, euskal mitologian barne. Sendotasunaren eta bizitza luzearen sinboloa da: 1.000 urte baino gehiago bizi daiteke.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arte (zuhaitza)