Bolardo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Semaforo-argia barruan duen bolardoa.

Bolardoa errepideak edo kaleetan oinezkoen eremuak bereizteko erabiltzen den metalezko zutoina da; metal ohikoenak aluminioa, altzairu herdoilgaitza edo burdina dira, baina beste material batzuk ere erabiltzen dira. Lurrera lotuta egoten dira, eta ibilgailuak igarotzea edo aparkatzea ekiditeko erabiltzen dira. Orobat, zenbait dendaren aurrean ere egon ohi dira, auto batekin erakusleihoko beira apurtuz lapurtzea ekiditeko.

Bolardo batzuk, finkoak izan beharrean, mugikorrak izaten dira; lurpera sar daitezke, ibilgailuen pasaera errazteko. Beste batzuetan, semaforoen argiak ere izaten dituzte, oinezko guneetako ibilgailuen eta oinezkoan pasaera erregulatzeko.

Bolardoak ala mutiloiak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestalde, bolardo hitza ere agertzen da itsas alorreko esanahi horrekin Elhuyar hiztegian eta Euskalterm datu-base terminologikoan, gaztelaniaz ere bi adierak dituelako, bai itsas alorrari lotutakoa eta baita kale edo errepideetako osagai horri dagokiona (eta, bide batez, ingelesezko bollard hitzaren bi adiera horietan oinarrituta, hitza ingelesetik hartutako mailegua baita.

Bolardo hitzak, dena den, lekukotasun ugari ditu euskaraz ere hirigintzan erabiltzen diren altuera txikiko zutoinak edo ibilgailuen pasaera oztopatzeko erabiltzen diren bestelako osagaiak adierazteko.