Bonba zikin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Bonba zikina, bonba erradiologikoa edota gailu sakabanatzaile erradiologikoa (ingelesez radiological dispersal device edota RDD) erradioaktibitatea eta lehergailuak batzen dituen arma erradiologiko bat da. Arma mota hauen helburua leherketa baten bidez atmosferan material erradioaktiboa sakabanatzea da.

2001eko irailaren 11ko atentatuen ondoren gai honek gaurkotasun handia bereganatu du, ekoiztea erlatiboki merkea denez, talde terroristek arma gisa erabiltzeko hautagai egokia baita. Bonba zikinek jendearengan izua sortu arren, ez da berez suntsiketa masiboko arma bat, ez bailuke hildako kopuru erraldoirik eragingo. Aldiz, arma psikologiko boteretsua da, jendearengan izua eragin eta kalte ekonomiko handiak eragin baiditzazke.