Terrorismo

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Terrorismo
Kontraterrorismoa
Terrorismoaren aurkako gerra
Motak
Nazionalista
Erlijiosoa
Estatuek babestua
Estatuena
Arrazista
Narkoterrorismoa
Politikoa
Ekoterrorismoa
Taktikak
Hilketa
Lehergailuak
Bonba auto
Bonba gizon
Bahiketak
Express bahiketa
Bioterrorismoa
Ziberterrorismoa
Erakunde terroristak
Europar Batasunarenak
Estatu Batuenak

Terrorismoa biolentzia politikoaren erabilera sistematiko eta iraunkorra da, bereziki gatazka asimetrikoetan talde edo erakunde politiko baten eskutik burutzen dena aginte politikoaren aurka, gehienetan atentatuen bidez. Ekintza horiek askotan faktore politikoekin, ekonomikoekin edo eta erlijiosoekin lotuta daude, edota subiranotasuna lortu nahiarekin.

Talde terroristek, eskuarki, ausaz aukeratzen dituzte biktimak; beste batzuetan, ardura publikoak dituztelako aukeratzen dituzte, eta ideologia-mezu bat hedatzeko erabiltzen. Azkenik, badaude talde terrorista batzuk non beraien ekintzak ez doazela pertsona zehatz batzuen aurka, baizik eta eraso orokor bat dela eta sarritan helburua biktima kopuru handiena lortzea dela. Islamiar fundamentalismoarekin harremana duen terrorismoa kasu honen barruan legoke; adibidez Estatu Batuetako 2001eko irailaren 11ko atentatuak edo 2017ko Manchesterreko atentatua dira honen bi adibide.

Komunikabideen arreta erakartzen dute eta honekin batera propaganda, beldurra edota izua zabaltzen dute. Batzuetan, estatu terrorismo esamoldea ere erabiltzen da, aginteak talde terroristek erabiltzen dituzten antzeko metodo eta praktikak izendatzeko.

Terrorismo hitza definitzeko arazoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Terrorismo terminoa ez da neutrala, eta praktika politiko eta militar bat deskribatzeaz gainera, kontzeptu ideologikoa da, normaltasun politiko bati dagokion legitimizazioan oinarritutakoa[1] eta aurkari politikoari aplikatzen zaiona, gaitzesgarri moduan.

Esamolde honek konnotazio emozional eta karga ideologiko sakonak ditu eta batzuentzat terroristak direnak beste batzuentzat askatasunaren borrokatzaileak izan dira sarritan. Nelson Mandela, bere garaian terrorista izendatua [2] edo Israelgo Haganah [3] talde armatua honen adibide adierazgarriak dira.

Aldi berean, legezko biolentzia politikoa estatuak sortutako biolentzia denez, estatu batzuk terrorismo moduan definitu dutena, borroka armatua moduan definitu dute estatu horren aurka dauden ekintzaile eta beraiekin bat egiten duten pertsona edo eta erakundeek.

Adibide esanguratsu bat Al Fatah da. Israelentzat erakunde terrorista bat zenean, estatu askotan erakunde politiko-militarra zen. Beste adibide aipagarri bat Kosovoko UÇK edo Kosovoren Askatasunaren Gudarostea. Talde hau AEBrentzat terroristatzat izendatua izan zen urte luzeetan. Serbiaren aurkako gerran, Kosovoko Gerra piztu zenean, egun batetik bestera, Estatu Batuen legelari eta politikoek UÇK bere terroristen zerrendatik kendu eta askatasunaren aldeko borrokalariak bihurtu zituen.

NBE eta terrorismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1972an, Batzar Nagusiak izenburu hau zuen ebazpena onartu zuen ≪Nazioarteko terrorismoa prebenitzeko neurriak (...) eta sakoneko kausen azterketa. (...) Nahigabeetan, frustrazioan, bidegabekerietan eta etsipenean dute jatorria kausa horiek, eta pertsona batzuek giza bizitzak, norberarena eta guzti, sakrifikatzera bultzatzen dute, erabateko aldaketak lortzeko.≫ (...)

1985eko abenduan, kausak gehiago zehaztu ziren, (...) bai eta egoera guztiak ere: kolonialismoa, arrazismoa eta giza eskubideak eta funtsezko askatasunak jende askori nabarmen urratzen zaizkion egoerak (...).

1996ko abenduko ebazpenean (Eb. 51/210), gehiago zehazten zen zer den terrorismoa, baina ez zuen argi definitzen: ≪Berresten du ezin direla justifikatu biztanleria oro har, pertsona talde bat edo pertsona jakin batzun izutzeko asmoz egiten edo prestatzen diren helburu politikoko ekintza kriminalak, edozein izanda ere ekintza horiek justifikatzeko erabilitako iritzi politikoak, filosofikoak, ideologikoak, arrrazagatikoak, etnikoak, erlijiosoak edo beste mota batekoak≫

Hendrik Vanneckhaute, "NBE eta terrorismoa", 2004

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Terrorismo Aldatu lotura Wikidatan
  1. (Ingelesez)   Hocking, Jenny (1984), «Orthodox theories of ‘terrorism’: The power of politicised terminology», Australian Journal of Political Science (19) .
  2. http://www.independent.co.uk/news/world/from-terrorist-to-tea-with-the-queen-1327902.html
  3. http://www.rebelion.org/noticia.php?id=113468