Bonilla lantegi etxea

Koordenatuak: 42°50′50″N 2°40′35″W / 42.8471°N 2.6765°W / 42.8471; -2.6765
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bonilla lantegi etxea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′50″N 2°40′35″W / 42.8471°N 2.6765°W / 42.8471; -2.6765
Map

Bonilla Gasteizko lantegi bat zen. 1994ko azaroaren 4an, Eusko Jaurlaritzak lantegiaren eraikina monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

15. zenbakia. duen etxea edo «Bonilla» Lantegi etxea Gasteizko erdiko aldean dagoen etxebizitza eraikina, bertan altzari tailerra eta erakusketa duena.

Eraikin soila da eta beheko solairuaz gainera beste bi pisu ditu. Marmolezko harri lauz osatutako zokaloa du beheko aldean eta, gainerakoa, grisez eta zuriz dago. Beheko solairuan hiru sarrera eta lau leiho daude, denak karpanel arkodunak. Gainerako bi solairuek beste multzo bat osatzen dute, bestea baino txikiagoa. Bertan, bost leiho ardatz daude, hauek ere karpaneldunak. Alde banatan, begiratokiak, oso dekoratuak eta bolutaz eta girlandaz dotoretutako mentsula handiak oinarritzat dituztela. Erdiko ardatzetan, balkoiak. Lehen solairukoak bi mentsulatan oinarritutako erlaitz batez lotuak. Fatxada aldea beste erlaitz moderatu batez osatzen da goiko aldean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa