Haitzurdin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marmol edo Haitzurdin
Laguntza:Arroka infotaula irakurtzeko eraMineral infotaula irakurtzeko era
Marmol edo Haitzurdin
Arroka metamorfikoa
Mineral garrantzitsuak Kareharria
Dentsitatea 2,7 g/cm3
Maximoa >2,8 g/cm3
Minimoa <2,6 g/cm3

Marmola edo Haitzurdina kareharria metamorfizatzean sortzen den harri metamorfikoa da. Oso erabilia arkitektura eta artean (batez ere eskulturan) arroka.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grekerazko μάρμαρον (mármaron) hitzetik dator eta "harri beirakara" edo "harri dizdiratsua" esan nahi du, baina izenaren jatorria lehenagokoa dela esaten duenik ere badago.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroka sedimentario karbonatatuen eraldaketaz sortzen da, kareharritik edo dolomiatik batez ere, izan ere marmolaren osagarri nagusia kaltzio karbonatoa baita, %90a gutxienez. Mineral osagarriak ere ager daitezke, grafitoa, klorita, talkoa, mika, kuartzoa, pirita, korindoia, granatea eta zirkonita kasu. Harri sedimentarioak zenbat eta kaltzio karbonato portzentai handiagoa eduki, hainbat eta zuriagoa izango da marmola, aldiz buztin, harea edo burdin oxidatu trazak baditu marmolak kolore desberdinak azalduko ditu. Magnesio kopurua handia bada koloreak berderantz joko du.

Marmol motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira marmol mota ezagunenak, tartean Euskal Herriko marmola ere badago, Markinako marmol beltza.

Marmola Kolorea Kokapena
Carrara zuria edo urdin-grisa Italia Carrara
Connemara berdea Irlanda Connemara
Creole zuria eta urdina/beltza Ameriketako Estatu Batuak Pickens konderria (Georgia)
Etowah arroxa Ameriketako Estatu Batuak Pickens konderria (Georgia)
Markinako beltza beltza Euskal Herria Markina
Murphy zuria Ameriketako Estatu Batuak Pickens eta Gilmer (Georgia)
Paros oso zuria Grezia Paros
Penteliko oso zuria Grezia Penteliko eta Atika
Purbeck gris/marroia Ingalaterra Purbeck uhartea
Ruskeala zuria Errusia Ruskeala (Karelia)
Rușchița zuria edo gorrixka Errumania Poiana Ruscă mendiak
Siena horia eta morea/gorria/urdina/zuria Italia Siena
Sivec zuria Mazedoniako Errepublika Prilep
Suediako berdea berdea Suedia Kolmården
Sylacauga zuria Ameriketako Estatu Batuak Talladega konderria (Alabama)
Vermont zuria Ameriketako Estatu Batuak Proctor (Vermont)
Yule oso zuria Ameriketako Estatu Batuak Marble (Colorado)
Wunsiedel zuria Alemania Wunsiedel
Makrana zuria India Makrana (Rajastan)

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bereziki preziatua izan da eskulturgintzan eta arkitekturan.

Eskulturak aintzinatik egin izan dira marmolez hainbat arrazoirengatik; lantzeko erraza da, material homogeneoa da eta apurtzeko zaila ere bada. Daukan errefrakzio indizeari esker argi izpiak hainbat milimetro sartzen dira harriaren barnean eta eskulturek "bizirik" dauden antza ematen dute.

Arkitekturan ere hamaika eraikin egin dira marmolez, denetan ezagunena Taj Mahal da, Indiako Agra hirian dagoen mausoleoa. Bitxikeria gisa aipatu Turkmenistango hiriburua den Asgabat hiria 2013ko Errekorren Guinness Liburuan agertzen dela munduan marmolezko eraikin kopuru handiena duen hiria delako.

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu mailako ekoizle nagusiak lau herrialde dira, hauen artean %50a baino gehiago ekoizten baitute. Italia da nagusi (mundu guztiko %20a), ondoren Txina (%16a), India (%10a) eta Espainia (%6a).

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Haitzurdin Aldatu lotura Wikidatan