Boot Boys

Wikipedia, Entziklopedia askea

Boot Boys Legution, Euskal Herria sortutako streetpunk musika talde bat da, bost taldekidez osatuta dagoena: Goiza, Jaini, Mikel, Jorge eta Ibai. [1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boot Boys taldea Arabako Legutio herrian sortu egin zen 2007ko udaren bitartean. Hasierako kideak honakoak ziren: Rome (Ahotsak), Goiza (Ahotsak eta baxua), Jaini (Gitarra eta koruak) eta Ibai (Bateria). Entsegu gutxi batzuen ostean lehen kontzertua Legutio bereko gaztetxean eman zuten arrakasta handia lortuz. Handik hilabete gutxitara Romek taldea utzi, eta Goiza abeslari bakarlaritzat gelditu zen.

2009an haien lehen maketa kaleratu egin zuten kontzertu gehiago lortuz eta gogor lan egin ondoren entsegu-gelan eta eszenatokian, haien lehen disko izango zena grabatzeari ekin zioten 2011ean. Ondoren Josu baxu-jotzailetzat sartu egin zen eta Mikel bigarren gitarra moduan, taldeari indar berria emanez. Indartzen honetaz baliatuz 2011ko proiektua berreskuratu eta hobetu egin zuten, bi abesti berri gehituz. Azkenean disko 2013ko ekainaren 1ean kaleratu zuten Sabandijas Streetwear-en eskutik "Juramos vencer" izenarekin.

Bi urteko bira baten ostean, bigarren disko bat grabatzeari ekin zioten, 2015eko urriaren 2an aterako zena "Desobedientziaz bizi" izenarekin. Josuren ordez sartu egin zen Jorge, baxu-jotzaile moduan.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Goiza (Ahotsa)
  • Jaini (Gitarra eta koruak)
  • Mikel (Gitarra eta koruak)
  • Jorge (Baxua eta koruak)
  • Ibai (Bateria)

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Boot Boys (Maketa, 2009)
  • Juramos Vencer (CD, 2013)
  • Desobedientziaz bizi (CD, 2015)
  • 2231 (Bideoklip, 2013)[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://www.facebook.com/Boot-Boys-Ofiziala-145353612320461/
  2. Frank Pellegrino. (2013-05-10). Boot Boys - "2231" - Videoclip Oficial (HD). (Noiz kontsultatua: 2018-02-06).