Boulevard (merkataritza-gunea)
Boulevard Gasteizko udalerrian kokatuta dagoen merkataritza-gunea da. 2003. urteko azaroaren 4an zabaldu zen, eta Megapark eraiki arte Euskal Herriko merkataritza-gunerik handiena zen. Guztira 180 milioi euro inbertitu ziren merkataritza-gune honen eraikuntzan, eta 80.000 metro karratuko azalera dauka. Boulevard eraikitako lurrak Sidenor enpresarenak izandakoak dira.
Guztira 152 denda daude, eta hamabi zinema areto. Gasteizko ipar ekialdean dago kokatua, Salburuko auzotik gertu. Merkataritza gunetik gertu bulego konplexu berri bat eraikitzen ari da, 16 solairuko bulego dorre bat eta 8 solairuko hotel berri bat alegia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gasteiz |
Euskal Herriko merkataritza-guneak | ||
---|---|---|
Arcco Amara • Artea • BAB2 • Ballonti • Bidarte • Bilbondo • Boulevard • Bretxako azoka • Carrefour Oiartzun |