Bowling Green Badia Parke Nazionala

Koordenatuak: 19°12′48″S 147°02′02″E / 19.213333333333°S 147.03388888889°E / -19.213333333333; 147.03388888889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bowling Green Badiaren Parke Nazionala» orritik birbideratua)
Bowling Green Badia Parke Nazionala
KokalekuaQueensland, Australia
Koordenatuak19°12′48″S 147°02′02″E / 19.213333333333°S 147.03388888889°E / -19.213333333333; 147.03388888889
Bowling Green Badia Parke Nazionala is located in Australia
Bowling Green Badia Parke Nazionala
Bowling Green Badia Parke Nazionala
Bowling Green Badia Parke Nazionala (Australia)
Azalera58.128 km² eta 576,9690234375 km²
Izendapenanational park of Australia (en) Itzuli eta Parke nazional
IUCNren babesaII. maila: parke nazional
Sorrera1977 eta 2010
AdministratzaileaQueensland Parks and Wildlife Service (en) Itzuli
Webguneahttp://www.nprsr.qld.gov.au/parks/bowling-green-bay
Alligator Creek.

Bowling Green Badiaren Parke Nazionala Australiako Queenslanden dagoen parke nazionala da. City of Townsville eta Shire of Burdekinen dago, Townsvilletik 28 kilometrotara. Hezeguneak babesteko Ramsarko hitzarmena barruan dago. Parkeak habitat sorta zabala babesten du, dena dela: Elliot mendia eta Saddle mendia inguratzen dituen paisaia gorabeheratsu eta basotsua barne, baita Cleveland lurmuturraren eta Bowling Green lurmuturraren arteko kostaldeko estuarioak ere.

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agian bertako faunaren elementu garrantzitsuenak hegaztiak dira: Anseranas semipalmata eta mikak oso habitat egokia dute Bowling Green badiaren zingiretan. Oso gutxitan ikusten den beste hegaztia ihi-txori da. Beste hegazti espezie batzuk hauek dira: Anas arcuata, Anas superciliosa, mokozabal, ibis, jabiru...

Krokodiloak estuarioetan eta zingiren inguruetan daude.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da oso parke handia, 554 km². Elliot mendia 1.342 metro ditu eta bere ekialdeko hegaletan erreka ugari dituelarik, horietatik garrantzitsuena Alligator Creek delarik. Erreka leku ezaguna da igeri egiteko eta hegaztiak behatzeko, bai ura edaten edo ibaiertzeko landarediaz elikatzen direnean.

Parkeak Haughton ibaiaren lautada alubialak hartzen ditu. Hau Australiako ekialdeko kostaldeko hezegune handienetako bat da. Kostaldeko korronteek Bowling Green Badiako ur lasaietan materiala utzi zutenean sortu zen hezegunea. Hondar lohi eta lautadaz, zingirez, muino isolatuz, mangladi basoz eta marearteko lautadaz osatua dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]