Brassempouyko venusa
Brassempouyko venusa | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sorrera-urtea | K.a. XXV. milurtekoa |
Mugimendua | paleolitoko pinturak |
Aurkikuntza lekua | Pape leizea |
Aurkikuntza data | 1894 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | mammoth ivory (en) ![]() |
Dimentsioak | 36,5 (![]() |
Genero artistikoa | bustoa eta Paleolitoko Venusa |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | National Archaeological Museum (en) ![]() |
Bilduma | National Archaeological Museum (en) ![]() |
Brassempouyko venusa edo Brassempouyko andrea (frantsesez: la Dame de Brassempouy) boliz egindako emakumezko estatua antropomorfo baten zati bat da.[1] 1894an, Landetako Brassempouy herritik gertu dagoen paleolitoko aztarnategi batean topatu zuen Édouard Piette izeneko frantziar arkeologoak.[2]
Paleolitoko Venus hori 3,65 cm luze da, 2,2 cm zabal eta 1,9 cm lodi. Nahiz eta venusik xehatuenetako bat izan, haren proportzio anatomikoak ez dira zehatzak eta ez du ahorik.
Gainean zuen geruzaren arabera, gravettiar arokoa (Goi Paleolitoa, duela 29.000 eta 22.000 urte artekoa) da; beraz, historiaurreko beste venusen (besteak beste, Laussel, Lespugue, Willendorf edo Dolní Věstonice) garaikidea da.[3]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Delporte, Henri. (1981). L'objet d'Art Prehistorique. Éditions de la Reunion des musées nationaux ISBN ISBN 2-7118-0188-8..
- ↑ Brézillon, Michel. (1969). Dictionnaire de la Prèhistoire. Paris: Librairie Larousse, 51 or. ISBN 2-03-075437-4..
- ↑ Delporte, Henri. (1995). La Dame de Brassempouy. Actes du Colloque de Brassempouy (juillet, 1994).. Erault 74.