Gosaria Tiffany's-en

Wikipedia, Entziklopedia askea
Breakfast at Tiffany's (eleberria)» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau eleberriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Breakfast at Tiffany's (filma)».
Gosaria Tiffany's-en
Open book 01.svg
Datuak
Idazlea Truman Capote
Argitaratze-data 1958
Generoa Eleberria
Jatorrizko izenburua Breakfast at Tiffany's: A Short Novel and Three Stories
Argitaletxea Random House
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Orrialdeak 179
Formatua Azal gogorra, paper-azala, e-book, audio CD-a
ISBN 978-0-679-74565-5
OCLC 964700
Euskaraz
Izenburua Gosaria Tiffany's-en
Itzultzailea Koro Navarro
Argitaratze-data 1989
Bilduma Erdal literatura
Orrialdeak 108
ISBN 978-8-475-29678-4

Gosaria Tiffany's-en (ingelesez: Breakfast at Tiffany's) Truman Capotek idatzitako eleberria da, 1958an argitaratutakoa.

Haria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manhattanera bizitzera joandako iragan gabeko andre Hollyren eta idazle gazte hasi berriaren arteko harremana azaltzen digu eleberriak.

Hainbat kontu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Breakfast at Tiffany's: A Short Novel and Three Stories, horixe da Capotek 1958an argitaratutako lanaren izen osoa. Aipatu eleberriaz gainera, liburuak hiru narrazio labur ere biltzen zituen: House of Flowers, A Diamond Guitar eta A Christmas Memory. Breakfast at Tiffany's istorioko emakumea, Holly Golightly, Capotek sortutako pertsonaia ezagunena izan daiteke, gerora lanak zineman izan zuen egokitzapenaren erruz akaso: Audrey Hepburnek gogoangarri jardun zuen zinemarako Breakfast at Tiffany's egokitzapen hartan. Manhattanera bizitzera joandako iragan gabeko andre Hollyren eta idazle gazte hasi berriaren arteko harremana azaltzen digu eleberriak. Roy Newquist idazleari aitortu zion legez idazlan honek mugarri bat ezarri zuen Capoteren sorkuntzan:

Audrey Hepburnek egin zuen Hollyrena Blake Edwardsek zuzendutako eleberriaren Breakfast at Tiffany's zinemarako bertsioan
« Bi etapa dakusat nire literatur ibilbidean. Aurrena gazte kementsuarena liteke, lan ausartak idatzi zituen harena. Ontzat jotzen ditut sortutakoak, nahiz eta neure ez sentitu erabat. Bigarren aldia uste dut Gosaria Tiffany's-en eleberriarekin hasten dela. Prosaren estiloa aldatu nuen, estiloak aurrera egin zuen, argiago-edo dateke. Ez da aurrenekoa baino originalagoa, baina tankera honetakoa sortzea zailagoa da. Dena den ez da, oraindik, egin nahi dudanaren erakusgai, hartu nahi dudan norabidea alegia. Baina hurbilpen modukoa bada[1]. »


Euskarazko itzulpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989an Elkarrek euskarazko bertsioa argitaratu zuen, Koro Navarrok itzulia: Gosaria Tifanny's-en, Donostia, 1989. 108 orrialde. Paper-azalean. Azaleko ilustrazioa: Pili Beltzunegi. Elkar, Erdal Literatura, 83. zenbakia

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Edorta Jimenezek liburuaren gainean Argia aldizkarian idatzitako kritika, Truman Capoteren mingotsa, kontaeraren soiltasuna, 1989-06-11.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Newquist, Roy. Counterpoint, 1964