Edorta Jimenez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Edorta Jimenez
Edorta-jimenez.jpg
Bizitza
Jaiotza Mundaka1953ko azaroaren 8a (64 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta poeta
Izengoitia(k) Omar Nabarro

Edorta Jiménez Ormaetxea (Mundaka, Bizkaia, 1953ko azaroaren 8a) euskal idazlea da. Bai bere izenez baita Omar Nabarro ezizenez ere idatzi du bere obra bereziki oparoa. 1985etik ia urtero argitaratzen du libururen bat. Nobela eta poesia landu ditu, eta artikulugile ere ibiltzen da. Zalantza barik, Bizkaiko idazle oparoenetarikoa da gaur egun.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakasle ikasketak egin zituen. Idazketa ez ezik, itzulpena, irakasletza, kazetaritza, telebistako zein zinemako gidoilaritza izan ditu ogibide, bestek beste. Oso idazle oparoa da. Literaturan, ia genero guztiak landu ditu. 1980ko hamarkadan, bost poema liburu eman zituen argitara, Omar Nabarro ezizenarekin: Itxas txorien bindikapena (1985), Egutegi esperimentala (1986), Gizaueropa (1986), Gaua zulatzen duten ahausietan (1987), eta Odoleko eskifaia (1989). Hurrengoan, hainbat ipuin bilduma kaleratu zituen: Atoiuntzia (1990), Manhattan (1994), Hemen datzana da (1995), eta Laudanoa eta sutautsa (1996), besteak beste. Euskal kostaldea eta bertako literatura liburu-sail batean ezagutaraztea da bere egitasmoetako bat. Sail horretakoak dira: Speed gauak (1993), Azken fusila (1993), eta Baleen berbaroa (1997) eleberriak, adibidez. Azken liburu horrekin Azkue literatura saria jaso zuen. 1995ean Julene Azpeitia ipuin-lehiaketa irabazi zuen Akitaniatik datorren berba berria lanarekin.

Azken urteotan eleberrigintza historikoa eta kronika landu ditu batez ere. Eleberrien artean aipagarriak dira: Kilkerren hotsak (2003) eta Sukar ustelaren urtea (2004). Kronikari dagokionez: Europako mugetan barrena (2001). Liburuan Europan zehar trenez eginiko ibilbidea kontatzen du, eta Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan (2002). Liburuak, berriz, Estatu Batuetako idazleak Mundakara eginiko bisita baten aitzakiarekin, euskal zerbitzu sekretuen nondik norakoak azaltzen ditu. 2006an beste bidaia-kronika bat argitaratu zuen: Koiotearen arrastoa. 2007an gaztelaniara itzuli zioten Kilkerren hotsak eleberria, El canto de los grillos izenburupean.

Irati Jimenez idazlearen aita da.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Itxastxorien bindikapena 1985, Susa
  • Egutegi esperimentala 1986, Susa
  • Gizaeuropa 1986, Susa
  • Gaua zulatzen duten ahausietan 1987, Susa
  • Odoleko eskifaia 1989, Elkar
  • XX. mendeko poesia kaierak - Omar Nabarro 2001, Susa
  • Haragizko amoreak 2010, Susa

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Speed gauak 1991, Susa
  • Azken fusila 1993, Susa
  • Kilkerren hotsak 2003, Susa
  • Piztien itsasoa izeneko trilogia:

Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Atoiuntzia 1990, Susa
  • Manhattan 1994, Elkar
  • Hemen datzana da 1995, Elkar
  • Laudanoa eta sutautsa 1996, Txalaparta
  • Urdaibaiko ipuin eta kondairak 1996, Alfaguara-Zubia

Beste batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Itzala itzuli zenekoa (haur eta gazte literatura) 1997, Elkar
  • Europako mugetan barrena (kronika) 2001, Txalaparta
  • Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan (saiakera) 2003, Susa
  • George L. Steer, Gernikan izan zen kazetaria (biografia) 2004, Txalaparta
  • Robert Capa (biografia) 2005, Elkar
  • Koioteren arrastoa (kronika) 2006, Susa
  • Stock 13 (erotikoa) 2009, Txalaparta

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edorta Jimenez