Breakfast at Tiffany's (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Breakfast at Tiffany's (eleberria)».
Breakfast at Tiffany's (filma)
Audrey Hepburn Tiffany's 3.jpg
Filma
Jatorrizko izena Breakfast at Tiffany's
Urtea 1961
Generoa komedia erromantikoa
film adaptazioa
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Oinarritzat hartutakoa Breakfast at Tiffany's
Iraupena 110 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) New York
Narratibaren kokalekua New York
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Blake Edwards
Gidoigilea(k) George Axelrod
Truman Capote

Antzezlea(k)
George Peppard
Audrey Hepburn
Patricia Neal
Buddy Ebsen
Martin Balsam
Mickey Rooney
Alan Reed
José Luis de Vilallonga
Elvia Allman
John McGiver
Orangey
Stanley Adams











Ekoizpena
Ekoizlea Richard Shepherd
Ekoizpen-diseinatzailea Roland Anderson
Bestelako lanak
Musikagilea Henry Mancini
Argazki-zuzendaria Franz Planer
Philip H. Lathrop
Jantzi-diseinatzailea Edith Head
Sariak
Kanpo loturak

Breakfast at Tiffany's (euskaraz Gosaria Tifanny's-en) 1961eko Blake Edwards estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. Bertan honako aktore hauek antzeztu izan zuten: Audrey Hepburn, George Peppard, Patricia Neal eta Buddy Ebsen.

Filma izen bereko Truman Capote idazlearen Breakfast at Tiffany's eleberrian zinemarako egokitzapena da.

Filmaren soinu banda Henry Mancini musikagile ospetsuak konposatu zuen, honen barnean filmaren ikur eta oso abesti ospetsua bilakatu zen Moon River abestia dagoelarik, hitzak Johnny Mercer konposatzaileak idatzi zituelarik.

Filma bost Oscar Sarietarako izendatua egon zen, azkenik bi sari irabazi zituelarik: Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Henry Mancini) eta Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria (Henry Mancini eta Johnny Mercer).

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paul Varjack (George Peppard) bera baino zaharragoa den emakume batek mantentzen duen idazle gazte bat da, New York hiriko solairudun eraikin batetara lekualdatu eta han bizilagun bitxi bat ezagutuko du, Holly Golightly (Audrey Hepburn) neska gaztea. Holly aktore izan nahi duen neska alai eta txoriburua da, hiri hartako Tiffany's diamante denda bisitatzeko zaletasuna du, gainera festarik-festa eta senargai ugariz beteriko bizimodua daramaki. Piskanaka Hollyren iragana argitara agertuz joango da, hau lehen Lula Mae deitzen zelarik, eta bi gazteen bideak elkargurutzatuko dira, ondorioz biek euren bizimoduak aldatuz eta egunerokotasunaren garrantziaz jabetuz joango dira, azkenean biak elkar maiteminduko direlarik.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oscar Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Kategoria Pertsona Emaitza
1961 Emakumezko aktore onena Audrey Hepburn Izendapena
1961 Egokitutako gidoi onena George Axelrod Izendapena
1961 Zuzendaritza artistiko onena (kolorea) Hal Pereira
Roland Anderson
Sam Comer
Ray Moyer
Izendapena
1961 Jatorrizko soinu banda onena Henry Mancini Irabazlea
1961 Jatorrizko abesti onena: "Moon River" Johnny Mercer
Henry Mancini
Irabazleak

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Breakfast at Tiffany's (filma) Aldatu lotura Wikidatan