Brehon legeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Redwood gaztelua, Tipperary konderria, Normandiarrek eraikia izan arren, gerora MacEgan legegile familiak okupatu eta haien zuzendaritzapean Irlandar legeen ikastetxea bilakatu zen.

Brehon legeak (irlanderaz An Féineachas eta Dlí na mBreithiún eta ingelesez Brehon law) Irlanda gaelikoan eguneroko bizitza eta politika gobernatu zuten estatutuak izan ziren. 1169ko Irlandako normandiar inbasioa jazotzean gainbehera jasan zuten, baina XIII-XVII. mendeen artean uhartearen zatirik handienean berpiztu egin ziren, ofizialki indarrean zeuden ingeles legeekin batera.

Irlanderaz An Féineachas izena Feni edo gizon askeen legeak zirela adierazten du.

Bizitza zibila nahiz kode kriminala erregulatzen zuten, egindako kalte ordainak eta jabetzak, bai eta ondorengotzak eta kontratuak ere; Irlandako antzinako legegileentzat estatuak krimenak zigortzeko eskumena izatea arrotza zitzaien. Lege hauek Goi Erdi Aroko Irlandako gizartearen ierarkizazioa agertarazten dute, maila sozialak, eta jabetzen arabera, bakoitzaren eskubideak eta betebeharrak, bai eta jaunen, beren bezeroen eta morroien harremanak zehazten zituzten.