Brida (zaldia)
Itxura

Brida uhal multzoa da, zaldi-aziendak eta zamariak gobernatzeko buruan jartzen zaiena.[1] Hainbat piezaz osatuta dago, ia guztiak malguak: hedeak, zintak edo antzeko elementuak. Brida batzuek ahokoa dute, eta beste batzuk ahokorik gabeak dira. Monturako zaldien eta gurdi-abereen bridak desberdinak dira.
Bridaren antzekoa da kabestrua, eskuarekin helduta aberea batetik bestera eramateko erabiltzen dena.[2]