Britoko pazoa

Koordenatuak: 42°08′28″N 8°47′47″W / 42.141164°N 8.796351°W / 42.141164; -8.796351
Wikipedia, Entziklopedia askea
Britoko pazoa
Kokapena
Koordenatuak42°08′28″N 8°47′47″W / 42.141164°N 8.796351°W / 42.141164; -8.796351
Map

Britoko pazoa Nigrán udalaren Nigrán parrokian, Pontevedrako probintzian dagoen Galiziako pazo ezagunetariko bat da. Espainiako Kultura ondasun izendapena du. Eraikina XVII. mendekoa da, Barroko estilokoa.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin nagusiak "L" itxurako bi solairu ditu. Apainketa soila erakusten du. Fatxada nagusian harrizko eskailera eta sarrera estalia eta toskanar zutabeak ikus daitezke. Sarrera nagusiko ataria barroko estilokoa da ere bai.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martín de Britok, zaldunderiaren kapitainak, XVII. mendearen amaieran eraiki zuen. Kapitain honek La Ramallosa zubi erromanikoaren zaindariaren funtzioa zuen. XIX. mendean apezpikutzaren eskuetara pasa zen eta, geroztik, parrokoa bertan bizi izan da. Egun Nigráneko parrokia-etxea da. XVIII. mende ondoren zenbait konponketa egin ziren, azkenak XX. mendean.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]