Pazo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vilaneko Pazoa, Antas de Ulla, Lugo

Pazoa Galiziako jauregitxo tradizionala da. Normalean, nekazaritza inguruan kokatzen da. Bertan, lehen, komunitateko pertsona garrantzitsuak bizi ziren: erregeak, nobleak, aitoren semeak. XVII. mendetik XIX. mende amaiera arte garrantzi handia izan zuten: feudalismo mota batekin lotuta zegoen eta haren inguruan nekazarien komunitateak antolatzen ziren. Nekazaritza arkitekturarekin eta monasterioekin lotura estua izan zuten. Gaur egun Galizian 700 pazo inguru katalogatuta daude, 200 inguru pribatuak.[1]

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Pazo" hitza etimologikoki gaztelaniazko palacio hitzaren jatorri bera du, hau da, latinaren palatiu(m) hitza, alegia.[2] Horregatik ez da kasuala portugesez jauregia esateko paço hitza erabiltzen da. Jakina denez galiera eta portugesa oso hizkuntza gertuak dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leiseko pazoa, Soesto.

XV. mendean nobleen arteko borrokak bukatu ziren eta, horri esker, horrelako jauregitxoen eraikuntza hasi zen indartzen zeren eta aurretik nobleak gotorlekuetan eta dorretxeetan bizi baitziren. Gatazka belikoen jaitsierak arkitektura zibilari bidea ireki zion. Pazoa laster gizarte prestigioaren ezaugarria bihurtu zuen, boterea eta aberastasuna adierazten baitzuen.

Pzoen jatorria, beraz, Erdi Aroan bilatu behar da, dorretxeekin. Eraikin horiek arkitektoen izenak ez dira ezagutzen; horregatik beste ereduak kopiatzen zituzten harginak edo arkitektoak izango ziren. Lanetan pizkunde, barroko eta neoklasizismoaren eraginak ikusten dira, baita ere Galiziako bertako elementuak.[3]

Pazoen ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pazoak eraikin multzoak dira. Badago bat nagusia, nobleena, eta beste batzuk, sakabanatuta, zerbitzuarentzako, animalientzako, lan-tresnak gordetzeko. Eraiki nagusia harriaz egina izaten da: hormak, zoluak, guztiak, harrizkoak dira. Sabaiak garaika dira, logela zabalak, saloi handiak. Batzutan ere oso lorategi zainduak izaten dituzte. Gehienetan toki ederretan daude kokatuta.[1]

Galiziako esaera zahar batek zera dio: "si tiene capilla, palomar y ciprés, pazo es", hau da, "kapera, usategia eta altzifrea baldin badu, pazo da".[1]

Pazoak literaturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pazoak unibertso txikiak eta itxiak izan ziren eta mundu hori literaturarako oso marko egokia zen. Asko izan dira pazoetan kokatu diren eleberriak, batez ere errealismoarekin baina baita ere geste estilo eta generoetan. Izen batzuk aipatzeagatik Emilia Pardo Bazán (1851-1921) bere Los pazos de Ulloa eleberrian, 1886-1887an idatzita, mundu itxi hori oso ondo islatu zuen. Ramón Otero Pedrayo (1888-1978) egilearen eleberriak ere askotan pazoetan kokatu dira. Valle-Inclánen (1866-1936) lanetan ere askotan agertzen dira, esaterako Sonata de otoño eleberria Brandesoko pazoan kokatu zuen.

Boterearen adierazpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pazo baten jabea izatea Galizian botere adierazpen nabarmena da. Horrela uler daiteke zenbait pertsonaien horrelako eraikinekin egiteko grina. Esaterako:

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c .
  2. .
  3. Cañada, Silverio. Gran Enciclopedia Galega. Pontevedra: El Progreso-Diario de Pontevedra. 35.liburuki.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]