Edukira joan

Brittany Brewer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Brittany Brewer

Bizitza
JaiotzaAbilene (Texas)1997ko azaroaren 6a (26 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Araski AES-
 

Brittany Brewer (Abilene, Texas, AEB, 1997ko azaroaren 6a) estatubatuar saskibaloi-jokalari profesionala da, Espainiako Emakumezkoen Ligan pibot postuan jokatzen duena. 1,96 m neurtzen du. 2023-2024an Gasteizko Araski AES taldeak fitxatu zuen.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere jaioterriko Abilenen hasi zen jokaten, Texasko Unibertsitatetik pasatu zen, eta Atlanta Dreams-ek aukeratu zuen Draf-en. Bost partida jokatu zituen eta Europa aldera saskibaloi profesionalera jauzi egin zuen. Maccabi Haifan jokatu zuen Israelen. Hortik jarraitu zuen Belgikako Panteretan, Ligaren amaierara arte borrokan, baita Kopako finalerdira arte ere; eta, gero, Greziako Eleutheria Moshatou taldera joan zen, eta, Ligaz gain, EuroCup-eko bi partida jokatu zituen.[2][1]

Klubak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2015/16 Wylie bigarren hezkuntzako eskola (Abilene, Texas, AEB).[3]
  • 2016/20 Texas Techeko Unibertsitatea, AEB.
  • 2020 Draft-ean hautatua Atlanta Dreams, WNBA, AEB. 5 partida jokatu zituen.
  • 2020 Maccabi Haifa, Israel (4 partida jokatu zituen).
  • 2021/22 Ladies Liege Panthers, Belgika, ligako finala eta Kopako finalerdiak. (19 partida).
  • 2022/23 Eleutheria Moshatou, Grezia (24 partidako liga) eta Eurocup (2 partida).[2]
  • 2023-2024: Araski AES [Kutxabank], Emakumezkoen Liga.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]