Broken Chair

Wikipedia, Entziklopedia askea
Broken Chair
Jatorria
Sortzailea Daniel Berset (en) Itzuli
Sorrera-urtea 1997
Komisarioa Humanity & Inclusion (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k) zura
Dimentsioak 12 (altuera) m
Pisua 5.500 kilogramo
Deskribapena
Kokapena
Lekua Place des Nations (en) Itzuli
Estatu burujabe Suitza
Suitzako kantonamendua Geneva kantonamendua
Cantonal capital of Switzerland Geneva
Koordenatuak 46° 13′ 21″ N, 6° 08′ 20″ E / 46.2226°N,6.139°E / 46.2226; 6.139Koordenatuak: 46° 13′ 21″ N, 6° 08′ 20″ E / 46.2226°N,6.139°E / 46.2226; 6.139
broken-chair.com
Ikuspegi orokorra.

Broken ChairTestu etzana (euskaraz: «Aulki hautsia») Daniel Berset artista suitzarrak eta Louis Genève arotzak Genevan (Suitzan) eraikitako zurezko eskultura erraldoia da. Izenburuak adierazten duen moduan, eskulturak aulki bat hanka bat puskatua duena irudikatzen du. Eskulturak pertsonen kontrako mina eta mordo-bonben aurkako sinboloa izan nahi du. nazio Batuen eraikinaren aurrean kokatuta dago.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Broken Chair eskultura zurez egina dago, 5,5 tona erabili ziren, eta 12 metro garaiera ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Broken Chair Paul Vermeulen-en ideia eta proiektua izan zen. Vermeule Handicap International Suisse erakundearen zuzendaria zen. Eskultura Handicap Internationalek egin zuen, Genevako Nazioen Jauregiaren aurrean, 1997ko abuztuan. Hasieran, instalazioa hiru hilabetetarako izan behar zen, 1997ko abendua arte; data horretan Ottawan, Pertsonen kontrako minen aurkako Ituna sinatu behar zen. Izan ere, eskulturak arrakasta handia izan zuen eta, ondorioz, toki berean mantendu dute. 2005ean, Nazioen Plaza birmoldatu behar zutela eta, kendu zuten, 2007ko otsailaren 26an berriro ere jartzeko, orduan Oslon mordo motako bonben aurka horrelako bonben aurka sinatu behar zen itunaren alde.

Broken Chair eskulturak Ottawako Ituna mundu osoan ezartzeko eta betetzeko deiadarra da. Itun hori 1999ko martxoaren 1an jarri zen martxan eta 40 estatuek sinatu zuten.

Eskultura 2004 arte Daniel Berset eskultorearen propietatea izan zen. Urte horretan jabegoa Handicap International erakundearen eskuetan gelditu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Broken Chair Aldatu lotura Wikidatan