Edukira joan

Bukovina

Koordenatuak: 48°N 26°E / 48°N 26°E / 48; 26
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bucovina» orritik birbideratua)
Bukovina
Motaeskualde geografiko, Ukrainian historical regions (en) Itzuli, Historical regions of Romania (en) Itzuli, military district (en) Itzuli eta banaketa administratibo historikoa
Geografia
Map
Koordenatuak48°N 26°E / 48°N 26°E / 48; 26

Bukovina[1] ipar-ekialdeko Karpatoetako lurralde historikoa da, egun Ukraina (Txernivtsiko oblasta), Moldavia eta Errumaniaren artean banatua dagoena; 25.242 km2 inguru ditu. Hiriburua: Txernivtsi.

Dniestr, Prut eta Siret ibaiek zeharkatzen dute. Eskualdearen mendebala menditsua da, eta ekialdea muino txikiek eta basoek osatzen dute.

Turkiaren esku egondako lurraldea, 1769 eta 1774 artean, Errusiako Inperioak kendu zien turkiarrei. Austriarren esku geratu zen ondoren (1775), eta Lehen Mundu Gerra garaian Errumaniakoa izan zen. 1940. urtean Bukovinaren iparraldea Sobietar Batasunari lotu zitzaion. Errumaniak berriz hartu bazuen ere (1941-1944), 1947. urteko bake-itunari esker, Sobietar Batasunaren mende gelditu zen.

Ukrainako erroldaren arabera (2001), ukrainarrek data horretan populazioaren % 75a osatzen zuten, errumaniarrek % 12,5a, moldaviarrek 7,3a, eta errusiarrek % 4,1a.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]