Bugey
Bugey Frantziako ekialdeko lurraldea, Ain departamenduaren hego-ekialdean. Hango hiri nagusia Belley da.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bugey Frantziako antzinako lurraldea, Juraz haraindi dagoen Burgundiako erresuman (934), inperio germaniarrean eta Savoiako etxearen eskuetan egon zen Bugey, Henrike IV.a erregeak Frantziako koroarentzat hartu zuen arte (Lyongo Ituna, 1601). Belley izan zen Bugeyko hiriburu historian zehar.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.