Edukira joan

Burionagonatotorekagageazkoetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Burionagonatotorekagageazkoetxea omen da ezagutzen den euskal abizen luzeena (32 hizki). Antza, abizen hori 1867an jaso zen eta Madrilgo Finantza Ministerioko langile batena zen (Burionagonatotorecagageazcoechea). [1]

Datua topiko bihurtu da eta, beste informaziorik gabe, zenbait hizkuntzatako wikipediatan aurki daiteke. Espainiako Estatistika Institutuak ez du abizena jasotzen.[2] Eta EAEko agiri sakramentaletan ere, ez da dokumentatzen[3].

Izen luzeak beste hizkuntzetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ynys Môn uharteko herri izena. Izenaren baitan dauden galesezko hitz guztiak elkarren ondoan idatzita. Azpian ingelesezko esaldia.
Munduko leku-izenik luzeena omen duen mendixkako idazkuna.

Topiko bihurtu da euskal deitura batzuk oso luzeak direla. Auzokoen izen luzeak deigarri bihurtu dira zenbait kulturatan. Hizkuntza batzuk zein zailak diren erakusteko, turismoa erakartzeko edo auskalo zertarako, leku-izen luze-luzeak asmatu eta finkatu egin dira munduan zehar. Baina izen luze-luzeen atzetik, normalean, hitz elkarketak edo jatorrizko hizkuntzan erraz ahoskatu daitezkeen esaldiak egoten dira. Esate baterako:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]