Burtzikari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gazul zezena burtzitzen, Goyaren grabatua.

Burtzikaria[1] zezenak zaldi gainetik hiltzen dituen toreatzailea da. Tauromakiaren hastapenei eta ohitura zaharrenari lotuta dago, garai hartan estilo hori baitzen zezenketa-ikuskizunaren erdigunea.

Izena burtzin,[2] burtzi[3] edo burtziri[4] hitzetik datorkio, zezenaren bizkarrean oihalezko eta kolorezko apaingarriak zaztatzeko erabiltzen zen metalezko punta eta 1-1,5 m luzera duen lantza antzeko tresnatik, burdinezko ziritik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Fundazioa, Elhuyar. «burtzikari» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  2. «OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  3. «OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  4. «- OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]