Buscheto
Buscheto | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pisa, XI. mendea |
Heriotza | Pisa, XII. mendea ( urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Lantokia(k) | Pisa eta Erroma |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Buscheto (XI. mendea-XII. mendea) Italiako erromanikoaren arkitektoa izan zen. Haren biografia eta obrari buruz oso informazio gutxi dago. Egozten zaio 1063-1064 urtean hasitako Pisako katedralaren eraikuntza. Haren izena katedralaren arkitekto bezala 1104 eta 1110ko hurrenez hurren bi dokumentutan agertzen da; hirugarren batean "joan izeneko baten semea" bezala aipatzen zaio. 1110 urtearen inguruan hil zen.[1]
Bere hilobia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fatxadaren hilobi bateko epigrafe batek ere bere izena aipatzen du, bertan haren gorpuzkinak gordetzen direla aipatuz:
et quod vix potuit per mare ferre ratis.
Busketi nisu, quod erat mirabile visu,
Beste epigrafe batek bere lanari esker lortu zuen prestigioa jasotzen du:
quod fit Busketi prorsus ab ingenio.
Katedrala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtetan eraikuntzaren homogeneitateak guztia Buschetoren lana zela pentsa arazten zuen. Dena dela, 1866 urtean irregulartasun batzuk aurkitu ziren eta, ondorioz, ideia hori baztertu egin da; horrek pentsa arazten digu eraikina fase desberdinetan egin zela.
Katedralean Erromako arkitekturaren elementu batzuk aztertu daitezke: bost habearteko basilikaren oinplanoa, esaterako, edo zutabe monolitikoak eta kapitel korintoarrak. Matroneoren bi mailek arte paleokristauaren testiguak dira.
Buscheto hil ondoren katedralaren lanak Rainaldo izeneko arkitektoak bukatu zituen.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Enciclopedia dell'Arte medievale, Istituto della Enciclopedia italiana, Erroma 1993.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Sergio Costanzo, Recinti sacri, 2008
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Biografia.