Edukira joan

Butuako Erresuma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Butuako Erresuma
Geografia
HiriburuaKhami
20°8′35″S 28°25′25″E
Administrazioa
Gobernu-sistemaerresuma
Torwa dynasty (en) Itzuli
Demografia
Erabilitako hizkuntzak
ErlijioaMoheli
Historia
Sorrera data: 1450
Bestelako informazioa

Butuako Erresuma edo Butwako Erresuma (c. 1450–1683) egungo Zimbabweko hego-ekialdean zegoen antzinako erresuma izan zen, hiriburua Khami hiria zuena. Merkatari arabiarren eta, ondoren, portugaldarren artean, urre-merkataritzagune nagusia zen. Portugaldarrek 1512an aipatu zuten lehen aldiz.

Herrialdea togwatarrek edo torwatarrek gobernatu zuten 1600. urtearen inguruan rozwi artzainak eskualdean ezarri ziren arte, boterea izatera pasa zirelarik. 1683an Rozwi Changamir Domgo erregea eskualdeko nagusitasuna zutenen aurka gerran sartu zen eta Rozvi Inperioak eskualdea konkistatu zuen.

Khamiko hondamenen zimenduek Zimbabwe Handiko hondamenen oinarrian dagoen harlangaitzaren patroiaren antza dute. Beraz, kalangek Khami, Lusvingo, Mapungugwe eta Zimbabweko mendebaldean eta Botswanako ekialdean sakabanatutako beste hondakin batzuk eraiki zituztela uste dute.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]