Botswana

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Botswanako Errepublika
Lefatshe la Botswana
Republic of Botswana
Bandera Armarria
Goiburua: Pula
(Euria)
Ereserkia: Fatshe leno la rona
Hiriburua
eta hiri handiena
Gaborone
Hizkuntza ofiziala(k) tswanera, ingelesa
Herritarra botswanar
Gobernua Errepublika parlamentarioa
 -  Presidentea Ian Khama
Independentzia
Azalera
 -  Guztira 581,726 km2 (41)
 -  Ura (%) 2.5
Biztanleria
 -  2006 zenbatespena 1.639.833 (147)
 -  Dentsitatea 3.0 bizt./km2 (220)
Dirua pula (BWP)
Ordu-eremua CAT (UTC+2)
Aurrezenbakia 267
Internet domeinua bw

Botswana Afrikako hegoaldeko estatu bat da. Gaborone hiriburua eta hiririk populatuena da.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar eta mendebaldean Namibia, ekialdean Zimbabwe eta hegoaldean Hegoafrika estatu mugakide ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Botswanako mapa.

Lurralde zabala da, eta biztanle urrikoa. Hiru alde nagusi bereizten dira: erdialdean eta hego-mendebaldean, Kalahariko basamortua, artzaintzarako egokia urteko aldi jakin batzuetan (lurralde osoaren % 70 inguru hartzen du); ipar-mendebaldean, Okavango ibaiaren arroa, klima tropikalekoa eta nekazaritzarako egokia; ekialdean, burdinbidea ardaztzat duen lur-zerrenda bat, biztanleen % 80ren bizilekua.

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Botswanako gizatalde nagusia tswana da, biztanleria osoaren % 95. Kalahariko basamortuan boskimanak bizi dira, eta, haietaz gainera, beste bi gizatalde txiki daude: kalangak eta hereroak. Botswanako bizi-maila Afrikako herrien batez bestekoa baino askoz hobea da: alfabetizazio-indizea handia da, eta bizi-itxaropena 67 urtekoa. Lau biztanletatik hiru hirietan bizi dira, herrialdearen ekialdean: Gaborone, Francistown , Selibe-Phikwe eta Labatse. Botswanarren nazio-hizkuntza tswana da, baina ingelesa da hizkuntza ofiziala. Erlijioari dagokionez, biztanleen erdiak kristau protestanteak dira, eta gainerakoak animistak. 1998an helduen % 30 seropositiboa zen.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Botswanaren banaketa administratiboa»
Botswanako barrutiak.

Herrialdea 9 barrutitan banatuta dago:

  1. Erdialdea
  2. Ghanzi
  3. Kgalagadi
  4. Kgatleng
  5. Kweneng
  6. Ipar-ekialdea
  7. Ipar-mendebaldea
  8. Hego-ekialdea
  9. Hegoaldea

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Botswanako ekonomiak bi oinarri nagusi ditu, abeltzaintza eta meatzaritza (nikela, kobrea eta diamanteak). Munduko hirugarren diamante-ekoizle nagusia da. Diamanteen produkzioak egun duen garrantzia hartu baino lehen, Botswanako ekonomia haragi- eta larru- esportazioan bakarrik oinarritzen zen. Abeltzaintza animalia basatien eta landareen kaltean ari da zabaltzen. Beste diru-iturri batzuk luxuzko turismoa (safariak) eta kanpoan (Hegoafrikan gehienbat) lan egiten dutenen ekarpenak dira. Industria gutxi dago, oinarri-oinarrizkoa. Aipagarriak dira Gemsbok eta Chobe-ko parke nazional handiak, eta Kalahariko ehiza-erreserba.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresuma Batuaren babespean egon zen lurraldea 1885etik aurrera. 1966an lortu zuen independentzia eta Commonwealtheko kide bihurtu zen. Seretse Khama independentziaren aldeko borrokaren liderra hautatu zuten lehendakari. Khama hil zenean, Ketumile Masire, artean lehendakariordea, hautatu zuten lehendakari 1980an. Eta 1984, 1989an eta 1994an berrautatua izan zen.

1991n oposizioko zazpi taldeetatik hiruk bat egin zuten gobernuko alderdiari aurre egiteko. Aurreko urteetako ekonomia-hazkunde handia gorabehera, urte hartan egin ziren independentziaz geroztiko grebarik handienak. Sektore publikoko langileen aldarrikapenei entzungor eginez, gobernuak 18.000 funtzionario kaleratu zituen. 1992an langabezia % 25ekoa zen. Apirilean, lehortea zela-eta, larrialdi-egoera agindu zen, eta estatuak errotik murriztu zituen gastu publikoak: estatuak zuzenean edo zeharbidez enplegatzen zuen langileen heren bat lanik gabe geratu zen. 1994ko hauteskundeetan gobernuko alderdia nagusitu zen, berriro ere, baina bederatzi aulki gutxiagorekin. 1995ean neska bat erritu batean hiltzeaz akusatuta zeuden hiru pertsona aske uzteak manifestazioak eta istilu larriak eragin zituen. Oposizioko alderdientzat gizarte-mailen arteko desberdintasunak (munduko handienetakoak, zenbait azterketaren arabera) eta langabezia izan ziren istilu horien benetako eragileak. 1996an herrialdea kanpora saltzen zuen mearen prezioaren mendean zegoen oraindik ere. Botswana errepublika presidentzialista bat da, eta alderdi anitzeko sistema demokratiko bat du. Festus Mogae hautatu zuten lehendakari 1999an, eta berriro irabazi zituen hauteskundeak 2004an. 2008az geroztik Ian Khama da lehendakaria.

Botswanak ez du inoiz estatu-kolperik izan, eta Afrikako estaturik egonkorrenetakoa da. 2014ko urriaren 24an, Hauteskunde orokorrak zituzten Botswanan. BDP Alderdi Demokratikoa jo zuten bozak irabazteko faborito, 50 urte baitzeramatzan jarraian agintean. Afrikako demokrazia egonkorrena zela zioen BDPk, eta horri eutsiko ziola ziurtatu zuen Ian Khama hautagaiak[1].

Botswanar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Botswana Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]