CS Fola Esch

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Cercle Sportif Fola Esch
Sorrera 1906
Futbol zelaia Stade Émile Mayrisch
(edukiera: 3.900 lagun)
Presidentea Luxenburgo Gérard Lopez
Entrenatzailea Luxenburgo Jeff Strasser
Liga Luxenburgoko liga
2018-19 2.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

CS Fola Esch (izen osoa Cercle Sportif Fola Esch) Luxenburgoko futbol taldea da, Esch-sur-Alzette hirikoa. 7 aldiz irabazi du Luxenburgoko futbol liga eta beste 3 aldiz kopa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1906an sortu zuen irakasle britaniar batek eta Luxenburgoko talde zaharrena da beraz. "Urrezko aroa" 1918 eta 1924 artean izan zuen, lau liga eta bi kopa irabazi zituen. 1930 urtean beste liga bat lortu zuen.

Hiru hamarkada beranduago kopa titulu berri bat iritsi zen. 1990 hamarkadan hiriko talde handia den Jeunesse Eschekin bat egitekotan egon zen, baina elkarketa horri uko egin zion. Honen ondoren garai txarrak izan zituen eta 2004-05 denboraldia hirugarren mailan egin zuen.

Azken denboraldietan maila bikainean aritu da. 2011 urtean bigarrena izan zen ligan eta ondoren 2013 eta 2015eko ligak irabazi zituen eta Europako txapelketetan ere aritu zen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luxenburgon: 10[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liga (7): 1918, 1920, 1922, 1924, 1930, 2013, 2015.
  • Kopa (3): 1923, 1924, 1955.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]