Edukira joan

CajaSur

Wikipedia, Entziklopedia askea
CajaSur
Datuak
Motaaurrezki kutxa, Bankua eta finantza-erakundea
Jarduera sektoreaBankua
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1864
Desagerpena2011
webgune ofiziala
Facebook: Cajasur Twitter: cajasur LinkedIn: cajasur Edit the value on Wikidata

CajaSur (Kordobako Aurrezki Kutxa), izen bereko probintziako aurrezki kutxarik garrantzitsuena da. Kordobako aurrezki kutxa berez 1864an sortu bazen ere, CajaSur, Espainia osoan 1990eko hamarkadan egindako fusioen ondorio da. 1995ean elizaren jabetzako Monte de Piedad y Caja de Ahorros de Córdoba eta Kordobako probintziako diputazioak zuzendutako Caja Provincial de Ahorros de Córdoba batu ziren. Aurrezki kutxaren jabea BBK da.

CajaSur-ren egoitza nagusia.

Hilabete askotan zehar Espainiako Bankuak beste aurrezki kutxa batekin batzera bultzatu nahi izan zituen CajaSur zuzentzen zuten arduradunei, baina azkenik hauek bat Unicajarekin adostutako bat egiteari uko egin, eta Espainiako Bankuak Cajasurren esku hartzea beste irtenbiderik ez zuen izan, higiezinen sektoreak egindako inbertsio handiek eragindako galerek aurrezki kutxaren etorkizuna arriskuan jartzean. Eskuartzea 2010eko maiatzaren 21etik maiatzaren 22rako gauean eman zen argitara[1].

2010eko esleipena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010eko uztailaren 16ean Espainiako Bankuak CajaSur enkatera atera zuen eta BBK-k lortu zuen CajaSurren jabe berria izatea.[2] BBk-k enkantean Caja Madrid, BBVA eta Unicajari irabazi zion.[2]

Aurrezki kutxak azken urteetan izandako presidenteak:

Presidenteak

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]