Calvados (edaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Calvados (edaria)
Calva perejules.jpg
Osagaiak
Sagarra
Historia
Jatorria Frantzia
Honen izena du Calvados
Artikulu hau edariari buruzkoa da;beste esanahietarako, ikus «Calvados (argipena)».

Calvados izena ematen zaio sagardoarekin egindako brandy edo pattar bati, zeina Normandia eskualdean ekoizten dena Frantzian.

Historikoki jasotako Normandiako lehen sagardo destilatzailearen izena Gilles Picot da, Gouberville jauna, 1553.ean aipatua. 50 urtera, 1606an, elkartea osatu zen sagardo destilaziorako. 19. mendean destilazio industriala hasi zen, eta calvados salmentak igo egin ziren, besteak beste, modan jarri zelako café-calva nahasketa hartzea, eta mahastiek eta ardogintzak gogor pairatu zutelako filoxera izurritea[1].

Jatorri izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Calvadosaren eskualdeak, eta jatorri deitura desberdinen mapa.

Frantziako ardo askoren kasuan bezala, calvados mota desberdinak merkaturatzeko, jatorriari lotutako jatorri deitura kontrolatu desberdinak daude, ezaugarri desberdineko pattarrak eskualde jakin batzuetara lotzen dituztenak legez. Hiru jatorri deitura dira berez:

  • AOC Calvados.
  • AOC Calvados Pays d'Auge.
  • AOC Calvados Domfrontais.

Calvadosaren lehen jatorri izendapena 1942an ofizialdu zen.

Antzeko edariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste herrialde batzuetan ere egiten da sagar edo sagardotik eratorritako pattarrik:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]