Canción andaluza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Canción andaluza
Paco de Lucíaren albuma
Egilea(k)Paco de Lucía
Ezaugarriak

Canción andaluza Paco de Lucía gitarra-jotzaileak plazaratu zuen azken lana da; berez, bera hil ondoren atera zen: diskoa 2014ko apirilaren 29an atera zen eta artista urte bereko otsailaren 25ean hil zen. Diskoa Universal Music Spain S.L. zigiluak argitaratu zuen.[1] Espezialisten artean benetako maisu-lan gisa katalogatuta dago.[2] Lana koplari eskainitako omenaldia izan zen.

Ezaugarri batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanean izen handiko artistak lagundu zioten, besteak beste, Oscar D'León, Estrella Morente eta Vicente de Castro "Parrita".[3] ​Grabazioa Paco de Lucíak Mallorca (Espainian) zuen estudioan egin zen. Albuma prestatzeko prozesua Francisco Sánchez Varelak La Búsqueda dokumentalean jaso zuen.

Grammy Saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014an, Latin Grammy Sarietan lanak Urteko Albumaren saria eskuratu zuen. Hori izan zen musika flamenkoaren disko batek sari hori eskuratzen zuen lehen aldia. Grammy Sarietan ere Musika Flamenkoaren Album Onenaren Saria lortu zuen. Paco de Lucía sari hori hirugarren aldiz lortu zuen Canción andaluzarekin; aurretik Cositas Buenas (2004) eta En Vivo Conciertos España 2010 (2012) lortua zuen.[4]

Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • «Maria de la O». Egileak: Miguel Manuel López Quiroga, Rafael de León Arias de Saavedra, Salvador Federico Valverde. 3:56
  • «Ojos Verdes». Egileak: M. López Quiroga, R. Arias de Saavedra, S. Federico Valverde. 4:46
  • «Romance de Valentía». Egileak: Antonio Quintero, M. López Quiroga, R. Arias de Saavedra. 4:03
  • «Te He de Querer Mientras Viva» (Estrella Morenterekin). Egileak: M. Lopez Quiroga, R. Arias de Saavedra. 3:36
  • «La Chiquita Piconera». Egileak: M. López Quiroga, Nicolás Callejón López, R. Arias de Saavedra. 3:22
  • «Zambra Gitana» (Parritarekin). Egileak: A. Quintero, M. López Quiroga, R. Arias de Saavedra. 4:06
  • «Quiroga por Bulerías». Egileak: A. Quintero, M. López Quiroga, R. Arias de Saavedra. 6:10
  • «Señorita» (Oscar D'Leónekin). Egileak: Juan Solano Pedrero, R. Arias de Saavedra. 5:52

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]