Edukira joan

Carlota Rodríguez de Robles

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carlota Rodríguez de Robles
Bizitza
JaiotzaSan Cebrián de Castro, 1907
Herrialdea Espainia
Heriotza1990 (82/83 urte)
Jarduerak
Jarduerakikertzailea eta irakaslea

Carlota Rodríguez de Robles (San Cebrián de Castro, Zamora, 1907-1990) espainiar irakasle eta zientzialaria izan zen, Kimikaren arloan aitzindaria.[1]

Carlota Rodríguez de Robles Junquera Zamorako herri batean jaio zen, San Cebrián de Castron, eta Kimikako ikasketak egin zituen Madrilgo Unibertsitate Zentralean. Han, Sari Bereziarekin lizentziatu zen 1933an, eta doktoretza lortu zuen 1936an, Estudio del Sistema IO3: H2O tesiarekin. Lau artikulu zientifiko argitaratu zituen, Fisika eta Kimikako Institutu Nazionaleko Kimika-fisika sailean ikertzen ari zela.[2][3]

Fisika eta Kimikako Institutu Nazionala garaiko zientzialari askok lan egin zuten sei ataletan banatuta zegoen, baina Enrique Moles Ormellak zuzendutako Kimika-Fisikako Atalak bildu zituen emakume gehien: Pura Barbero Rebolledo, Adela Barnés González, Asunción Fernández Fournier, María Aragón García Suelto, Amelia Garrido Mareca, María Luisa Garayzábal Medley, Carmen Herrero Ayllón, Narcisa Martín Retortillo, Carmen Pardo García-Tapia, Carlota Rodríguez de Robles, Concepción Rof Carballo, Pilar Villán Bertrán, María Teresa Salazar Bermúdez eta María Teresa Toral.[4]

Franco jeneralak 1936an Espainian emandako Estatu Kolpearen eta Espainiako gerra zibilaren ondorioz, herrialdeko ikerketa-jarduerak behera egin zuen, eta bete-betean eragin zien Carlota Rodríguez ikertzaileari eta Fisika eta Kimikako Institutu Nazionaleko (Rockefeller izenez ezaguna) beste ikertzaile batzuei, ikerketa-zentro hori itxi egin baitzuten.[5]

Bere karrera profesionala Alcalá de Henareseko Institutu Konplutentsean garatu zuen, Fisika eta Kimikako irakasle gisa.

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2016an Ortega-Marañon Fundazioak 30 pioneras y Zamora Erakusketa antolatu zuen. Carlota bertan omenduetako bat izan zen.[6]
  • 2017an Zamoran aitortza publikoa jaso zuen beste emakume batzuekin batera, martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna zela eta.[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Montero, Mercedes. «Las carreras profesionales de las primeras universitarias españolas (1910-1936)». Universidad de Navarra..
  2. (Gaztelaniaz) Zamora, Redacción Radio. (2022-03-04). «Carlota Rodríguez, una mujer de ciencia» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
  3. «Mujeres en la vida profesional | artehistoria.com» www.artehistoria.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
  4. Magallón Portolés, Carmen. (2004). «Pioneras españolas en las ciencias. Las mujeres del instituto Nacional de Física y Química.. Consejo Superior de Investigaciones científicas». Consejo Superior de Investigaciones Científicas..
  5. 100 AÑOS DE DERECHOS: LA PRIMERA MUJER ESPAÑOLA DOCTORA EN FÍSICA. .
  6. (Gaztelaniaz) dgomez. (2017-01-31). «La Exposición "30 pioneras y Zamora" cierra sus puertas con más de 6.400 visitantes» FOM (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
  7. (Gaztelaniaz) Garrido, Luis. (2017-03-02). «El callejero de la capital se torna en femenino para celebrar el Día de la Mujer» La Opinión de Zamora (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
  • Magallón Portolés, Carmen. Pioneras españolas en las ciencias las mujeres del Instituto Nacional de Física y Química. Consejo Superior de Investigaciones Científicas, CSIC. 

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]