Edukira joan

Carmen Castro Cardús

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carmen Castro Cardús
Bizitza
JaiotzaHuesca
Heriotza1948
Jarduerak
Jarduerakmoja, presondegietako zaintzailea, farmazialaria eta irakaslea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaSanta Teresa de Jesús konpainia

Carmen Castro Cardús (Huesca, 1910?- 1948) farmazialari, irakasle eta moja teresiarra, Ventasko eta Saturrarango Emakumeen Kartzelan aritu zen.

Aita Ogasun Ministerioko goi-mailako funtzionarioa zen, zazpi seme-alabetako hirugarren alaba. 1915ean familia Madrilera mugitu zen eta Carmen Eskolapietan ikasi zuen. Batxilergoa amaitu ondoren, Farmazia ikasi eta Teresiar egin zen. 1927an, Hueskara bueltatu zen Magisteritza bukatzera eta azkenik, 1932 lortu zuen titulua. Bitartean, farmazialari eta irakasle aritu zen Villanueva de la Cañadan. 1935ean Presoendegien Gorputzean sartzeko oposizioak irabazi zituen, irakasle bezala.[1]

Gerra Zibila piztean farmazialari aritu zen Institutu Oftalmikoan egokitutako odol ospitalean bere ahizpa Matilde eta María Casaresekin batera. Trece rosas rojas liburuan Carlos Fonsecak honelaxe dio:

lehenengo unetik, Falangek antolatutako Bosgarren Zutabean parte hartu zuen hiriburuan, militar matxinatuei laguntzeko.[1]

Odol ospitalean aritu eta gero, presondegiko funtzionario sartu zen Comendadoras plazan egokitutako emakumeen kartzelan. Han emakumeen jaunartzea antolatzen zuen, eta emakumeren bat espetxetik ateratzean Felix Schlayer (Noruegako kontsula) deitzen zuen haien bila etor zedin.[1] Toreno, San Rafael eta Ventas eta Valentziako espetxean aritu zen. Schlayerrek Castroren hainbat meritu aipatu zituen, haien artean:

Toreno Kondearen Espetxean Espainiako dama-talde bat fusilatzeko «saka» bat egitea eragotzi izana, besteak beste, Gasteizko Dukesa, María Millán Astray eta abar.[2]

1937ko uztailean alde nazionalera ihes egin zuen, non Donosti, Saturraran (1938) eta Santanderreko Emakumeen Espetxeetan aritu zen.[1] Saturraranen preso egondako Carmina Merodiok horrelaxe hitz egiten zuen Castroz:

Ez zegoen koltxoirik, ez mahairik, ez esertzeko lekurik ere; beraz, lurrean jan eta petateetan etzanda lo egin behar genuen. Carmen Castro funtzionariaz gogoratzen naiz, bazkalorduan bakarrik ikusten zela. (...) Egun batean, aurre egin nion Angelesi eta sor Usurbilgo moja bati, arrantxoa deitzen zioten zomorroekin egindako txerrikeria jatera behartu nahi nindutelako.[3]

Ventasko Emakumeen Espetxeko Zuzendaria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1939ko martxoaren 16an Maximo Cuervok, Presondegi Nazionaleko Zerbitzuko zuzendariak, Ventasko Emakumeen Espetxeko zuzendari izendatu zuen.[3][4][2] Castro zuzendaritza hartu eta gutxira espetxea masifikatu zen, Victoria Kenten ereduaren aurka.[2] Bertako zuzendaria zen, hamairu arrosak fusilatu zituztenean.[1] 1939ko maiatza edo ekainean, 20 urtetik beherako gazte eta adingabeentzako espazio bereizia egokitu zuen, non María Sánchez Arbós eta Justa Freire pedagogoek hezkuntza minimo bat eskaintzeko aukera izan zuten.[5]

1940an Presondegietako Inspektore Orokor izendatu zuten, eta 1948an 38 urterekin hil zenean, Adimen Esfortsuagatiko Zigorren Erredenzioaren Sekzioaren erantzulea zen.[1]

Sariak eta Aitortzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1944 Lehenengo mailako presondegiko domina jaso zuen.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f (Gaztelaniaz) Pisón, Ignacio Martínez de. (2005-09-18). «Historia de dos maestras» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
  2. a b c Holgado, Fernando Hernández. (2005). «Carceleras encarceladas. La depuración franquista de las funcionarias de Prisiones de la Segunda República» Cuadernos de historia contemporánea (27): 271–290. ISSN 0214-400X. (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
  3. a b Badiola Ariztimuño, Ascensión. «Represión franquista en el País Vasco. Cárceles, campos de concentración y batallones de trabajadores en el comienzo de la posguerra» www.vitoria-gasteiz.org.es (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
  4. «Cárcel de Saturraran, prisión franquista» gara.naiz.eus (Gara) (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
  5. Holgado, Fernando Hernández; Talaverano, Rafael Martín; Laforet, José María Sánchez; Fragero, José Ignacio Murillo. (2022). «Los sótanos de la prisión de Ventas: de prisión modelo para mujeres a víctima del Desarrollismo. Caracterización material e inmaterial de las estructuras conservadas» Vegueta: Anuario de la Facultad de Geografía e Historia 22 (2): 605–647. ISSN 1133-598X. (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
  6. (Gaztelaniaz) Hernández Holgado, Fernando. (2011). La prisión militante. Ventas (Madrid) y Les Corts (Barcelona)*. , 195-236 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]