Santander

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Santander
Santander
Espainiako udalerria
Santander (2974149206).jpg
Santander.svg Escudo de Santander.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
Alkatea Gema Igual Ortiz (en) Itzuli
Izen ofiziala Santander
Jatorrizko izena Santander
Posta kodea 39001–39012
INEk ezarritako kodea 39075
Herriburua Santander (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak 43° 28′ 00″ N, 3° 48′ 00″ W / 43.4667°N,3.8°W / 43.4667; -3.8Koordenatuak: 43° 28′ 00″ N, 3° 48′ 00″ W / 43.4667°N,3.8°W / 43.4667; -3.8
Santander (Cantabria) Mapa.svg
Azalera 35 km²
Altuera 15 m
Mugakideak Santa Cruz de Bezana eta Camargo
Demografia
Biztanleria 172.539 bizt. (2019)
Dentsitatea 4.929,69 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1755eko urtarrilaren 9a
Telefono aurrizkia 94249902238780
Ordu eremua UTC+01:00
Hiri senidetuak San Luis Potosí eta Oviedo
Matrikula S
portal.ayto-santander.es

Santander[1] —edo, izen historiko gisa, Sanandere[1] Kantabriako hiriburua da, Bizkaiko golkoan dagoen Santanderko badiaren ertzean kokatutako kostaldeko hiria da. 2009an 183.466 biztanle zituen eta 35 km²-ko azalera du. Bestalde, Santa Cruz de Bezana eta Camargo udalerriekin mugatzen du.

Euskarazko testu berezi, historia lan edo eleberrietan Sanandere ere erabili daiteke[2].

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santander XVI. mendean, Joris Hoefnagel flandriar margolarien lana. Margolan hau hiri honi buruzko zaharrena da.

K. a. 26. urtean Portus Victoriae Iuliobrigensium izenez erromatar portu gisa sortua izan zela uste da, halere, hainbat historialarien arabera, erromatar hiri hori Santoña udalerria izatea ere baliteke. Gaur egungo izena San Emeterio santutik eratorria da: San Emeterio (Sancti Emetherii > Sancti Emderii > Sanct Endere > San Andero > Santendere > Santanderio > Santander... euskaraz Sanandere[3], betiere San Zeledonioren kondairaren arabera, honek dionez Calahorra hirian San Emeterio eta San Zeledonio martiriei kristautasuna ez ukatzeagatik burua moztu omen zieten, ondoren musulmandarren aurrerakadatik babestu asmoz hauen buruak eta erlikiak harrizko txalupa batean leku honetara ekarri zituzten. Bestalde, baliteke izenaren jatorria askoz ere soilagoa izatea eta "Sanct Ander" hitzan egotea: San Ander edo San Andres.

1187ko uztailaren 11an Alfontso VIII.a Gaztelakoak San Emeterioko abadea herriaren jaun izendatu eta hiri bilduari foru bat eman zion, honen bidez itsas trafikoa, arrantza eta merkataritza erraztu asmoz, abadetxeak jarduera hauekin tributuak bereganatzen baizituen. 1248an Santanderrek, Bizkaiko golkoko beste hainbat udalerriekin batera Sevilla hiria konkistatzeko guduan parte hartu zuen, sarri gisa Torre del Oro delako dorrea eta Guadalquivir ibaia daramatzan armarria jaso zuelarik.

1296ko maiatzaren 4ean Bizkaiko golkoko hainbat udalerri hauekin batera Paduretako Ermandadea osatu zuen: Castro Urdiales, Laredo, Gasteiz, Getaria, Donostia, Bermeo eta Hondarribia. Honekin Santanderren helburua Euskal Herriko kostaldeko udalerriek Flandria eta Ingalaterrarekin zuten Gaztelako artile eta hirinaren merkataritzako nagusitasunari aurre egitea izan zen.

XVIII. mendean Ameriketarako irteera portu modura ere garrantzia handia hartzen joan zen. 1755eko urtarrilaren 9ean Fernando VI.a Espainiakoak Hiri titulua eman zion.

XIX. mendean itsasgintza, irin, azukre, garagardo, eta abarren inguruko industria berriak sortuz joan ziren. 1851an burdinbidea eta trena ailegatu eta aurretik Gaztelarekin zituen harremanak oraindik gehiago estutu zituen. Bestaldetik, XIX. mendearen amaieraldera turismoa iritsi zen, hainbat bainuetxe eta hotel ireki zirelarik. Alfontso XIII.a Espainiakoak bere udaldiko egoitza bilakatu zuen, horren lekuko 1908an hiriak errege honi eraiki eta oparitutako Magdalenako jauregia da.

1893ko azaroaren 3an Cabo Machichaco bilbotar lurrunontzia bere sotoan 51 tona dinamita eta ontzigainean azido sulfuriko biltegiak zituela Santanderreko portuan lehorreratu zen.[4] Eguerdi aldera sute baten berri eman zen, garai haietan segurtasun neurriak etengabe apurtzen zirenez, ontzira beste ontzietako eskifaiak, suhiltzaileak eta ikusleak hurbildu ziren. Handik gutxira leherketa handi bat jazo zen, ondorioz 590 hildako eta 525 zauritu izan zirelarik.

1941eko otsailaren 15etik 16rako gauean portutik gertu dagoen Cadiz kalean sute bat piztu zen. Hego haizeak lagundurik, bi egunetan zehar sute handi batek hiri honetako alde zahar osoa kiskali zuen (denera 37 kale eta 14 hektarea, hiriko dentsitate handiena zuen gunea), bertako kale estu eta egurrezko egiturek erretzea oraindik gehiago erraztu zutelarik. Oraingo honetan suhiltzaile bat hil zen.[5] Dena dela, sute honen arrazoietako bat 1941eko zikloia izan zela aipatu ohi da.[6]

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Santander)   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 13.3 13.8 14.9 15.9 18.5 20.8 23.1 23.7 22.5 19.6 16.1 14.4 18.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 9.5 9.9 10.7 12.0 14.6 17.1 19.4 19.9 18.3 15.4 12.2 10.7 14.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 5.6 5.9 6.5 8.0 10.7 13.4 15.6 16.1 14.1 11.3 8.2 6.9 10.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 123 104 105 125 89 62 52 72 85 135 146 117 1246
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 13 12 12 13 11 8 7 7 9 12 13 12 128
Eguzki orduak 88 100 134 147 169 174 189 182 157 127 98 74 1638
Iturria: AEMET[7]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera 1900. urtetik aurrera


Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santanderreko badiatik dagoen ikuspegia.
Santanderreko badiatik dagoen ikuspegia.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santandertar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]