Carnival of Souls

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Carnival of Souls
COS 10.JPG
Filma
Jatorrizko izena Carnival of Souls
Urtea 1962
Generoa beldurrezko zinema
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 84 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Grabazio lekua(k) Kansas eta Salt Lake City
Narratibaren kokalekua Utah
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Herk Harvey
Antzezlea(k)
Candace Hilligoss
Art Ellison
Tom McGinnis
Herk Harvey



Ekoizpena
Ekoizlea Herk Harvey
Bestelako lanak
Musikagilea Gene Moore
Argazki-zuzendaria Maurice Prather
Kanpo loturak

Carnival of Souls (euskaraz Arimen Inauteria) 1962ko Herk Harvey estatubatuar zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizleak zuzendu, idatzi eta ekoitzi eta antzeztutako beldurrezko film independiente bat da. Candace Hilligoss, Frances Feis, Sidney Berger eta Art Ellison aktoreek antzeztu zuten.

Denboraren poderioz beldurrezko zinemazaleen artean kultuzko filma bilakatu eta gaur egun noizbehinka Halloween gauen ikusi ohi den ohiko filmeetako bat da. David Lynch eta George A. Romero zuzendariek beren filmagintzan eragina izan duen filma izan dela aipatu izan dute.

1998an izenburu berdineko berregokitzapena izan zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Mary Henry (Candace Hilligoss) bi lagunekin autoz egun pasa doa. Beste auto batekin laisterketa ebat giteko erronka onartuko dute, baina zubi batera iristean beren autoak istripua izan eta ibaira eroriko da. Hiruak hil direla dirudi, baina ustekabean Maryk ibaitik ateratzea lortuko du. Behin osatuta, Maryk Utahko udalerri batean elizako organojole bezala lan egiteko eskeintza onartuko du, baina Aintzira Gazi Handiaren ertzean dagoen pabilioi zaharkitu batean bizi dela dirudien mamu itxurako gizon misteriotsu bat (Herk Harvey) jarraitzen hasiko zaio. Une honetan, Maryk bere mamu pertsonalei aurre egin beharko die.

Carnival of Souls

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carnival of Souls Aldatu lotura Wikidatan