Kansas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kansas
State of Kansas
Ameriketako Estatu Batuetakoko estatua
Bandera Armarria
Goiburua: Ad astra per aspera
Hiriburua Topeka
Hiri handiena Wichita
Gobernua
 -  Gobernadorea Sam Brownback
 -  Senatariak Pat Roberts (R)
Jerry Moran (R)
Azalera
 -  Guztira 213,096 km2
Biztanleria
 -  2008 zenbatespena 2.775.997 bizt.
 -  Dentsitatea 12,7bizt./km2
ISO 3166 kodea US-KS
Webgunea
[www.kansas.gov Webgunea]

Kansas Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako erdialdean kokatua. Hiriburua Topeka du baina hiri garrantzitsuena Wichita. Guztira 2.7 milioi biztanle inguru ditu estatuak.

Mugak: iparraldean Nebraska, hegoaldean Oklahoma, mendebalean Colorado eta ekialdean Missouri.

Orografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belardietatik ordokietarako igarobidean dago; ekialdetik mendebalera pixkanaka igotzen den zabaldia da. Kansas ibaiaren adarrak igarotzen dira iparraldetik, eta Arkansas ibaiarenak hegoaldetik.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontinentekoa da; alde handiak daude udako eguraldiaren eta negukoaren artean. Euri kopurua ere oso desberdina da: urteko 500 mm mendebalean, eta 1.000 mm ekialdean.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kansasko nekazaritza satelite bidez ikusia

Nekazaritzan oinarritzen da batez ere. Kansas da Estatu Batuetako gari ekoizle nagusia. Gariaz gainera, artoa, oloa eta patatak lantzen dira. Petrolio eta gas natural hobi garrantzitsuak daude. Kimika, janari eta beira industria.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Francisco Vazquez de Coronadok esploratu zuen Kansas lehen aldiz, 1541ean. 1682an Louisiana frantsesarekin batu zuen Cavalier de la Sallek. 1803an Napoleonek Estatu Batuei saldu zien Kansas Louisianarekin batera. Kolonoen igarobidea izan zen mendebalerako bidean. 1861ean Batasunaren estatu bihurtu zen. Burdinbidea iristean hasi zen ekonomia sendotzen.

Pertsonaia ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Ameriketako Estatu Batuak
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kansas Aldatu lotura Wikidatan