Edukira joan

Català salat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Català salat
Datu orokorrak
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
Latino-Faliscan (en) Itzuli
hizkuntza erromantzeak
italo-mendebaldeko hizkuntzak
mendebaldeko hizkuntza erromantzeak
hizkuntza galo-iberiarrak
hizkuntza galo-erromantzeak
hizkuntza okzitano-erromantzeak
katalan
sortaldeko katalan
Sortaldeko katalan erdialdekoa
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
Glottologsala1282

Català salat edota salat delakoa (katalan gazia edota jatorra) Katalunian eta erdialdeko katalanaren barneko zenbait dialektotako ezaugarri jakin bat da. Orokorrean, Girona probintziako Blanes eta Begur udalerrien arteko kostaldeko eremuko hiztunen artean gertatzen da eta, era isolatuagoan, baita Cadaqués udalerrian ere, bai eta modu orokortuan Balear Uharteetako katalanean ere (Pollença udalerria ez beste).

Salats deritzoten artikuluen erabilpenean datza, latinezko ipse, ipsa eta ipsum artikulu erakusleetatik eratorriak: es eta so (maskulino singularra), sa (femenino singularra), es, sos, ets (maskulino plurala: denek ez dute horrela idazten, ordea), eta ses (femenino plurala). Bai es maskulinoa, bai sa femeninoa ondorengo hitza bokalez edo hatxez hasi ezkero, biak ere s' bilakatzen dira.

Hizkuntza erromantzeen barnean, sardinieran ere dagoen ezaugarria bada (su eta sos, maskulino singularra eta plurala; sa eta sas, femenino singularra eta plurala; eta haren dialektoen aldaerak, is, maskulino singularra, eta soi, maskulino plurala).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]