Cataniako erromatar antzokia
Cataniako erromatar antzokia | |
---|---|
[[]] | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Catania |
Italiako udalerri | Catania |
Koordenatuak | 37°30′10″N 15°05′01″E / 37.50278°N 15.08361°E |
![]() | |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Cataniako antzoki erromatarra Siziliako izen bereko hiriaren erdigunean dago. Antzokia II. mendean eraiki zen, zaharrago baten gainean, ziur aski I. mendekoa.[1] Italiako bigarren handiena izan zen, Erromako Koliseoa ondoren.[2]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiko ondo kontserbatuta dago nahiz eta oso egoera onean ez egon. Gutxi gorabehera diametroko 800 metro ditu. Cavea edo publikoa esertzeko anfiteatroa gorde da, baita ere orkestraren espazioa. Baita ere eszenaren alde batzuk ikus daitezke. Eraikitzeko material nagusia Etna sumendiko labaren arroka izan zen. Guztira 5000 ikusleentzako espazioa zegoen.
Denborarekin elementu asko galdu ditu. Esaterako, marmola eta estatuak XI. mendean desagertu ziren, Cataniako katedrala eraiki zenean hain zuzen. XX. mendean, 70. hamarkadan oraindik erabili izan zen, batez ere udako espektakuluak eskaintzeko. Gaur egun bisitatu daiteke baina erabilera eta kontserbazioa inguruan eraiki diren edifizioek mugatzen dute erabat.[2]
Antzokitik gertu erromatar garaikoa den odeoi bat aurkitu da.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Mendebaleko sarrera.
-
Antzokiaren azpiko pasabidea.
-
Kanpoko zehaztasuna.
-
Orkestra.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Italieraz):Cataniako webgune ofiziala.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cataniako erromatar antzokia |