Edukira joan

Celia Giraldo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Celia Giraldo
Bizitza
JaiotzaCornellà de Llobregat, 1995 (28/29 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaCinema and Audiovisual School of Catalonia (en) Itzuli 2018)
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria
Enplegatzailea(k)Cinema and Audiovisual School of Catalonia (en) Itzuli
Lan nabarmenak

celiagiraldo.com
IMDB: nm7915159 Instagram: celiagiraldo Edit the value on Wikidata

Celia Giraldo (Cornellà de Llobregat, Bartzelona, Katalunia, 1995) katalan zinema-zuzendaria da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Celia Giraldo Bartzelonako probintzian Baix Llobregat eskualdeko Cornellà de Llobregaten jaio zen 1995ean. 2018an graduatu zen Kataluniako Zinema eta Ikus-entzunezkoen Goi Eskolan (ESCAC), zuzendaritza zinematografikoaren espezialitatean, Te busco en todos film laburrarekin.[1][2]

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La hija de alguien (La filla d 'algú, 2019 jatorrizko izenburua) Sergi Pérezek babestutako eta Malagako Espainiar Zinemaren Jaialdian estreinatutako film luzearen hamaika zuzendari-laguntzaileetako bat izan zen. Saritutako Esto no es Suecia (Això no és Suècia, 2023, jatorrizko izenburua) telesailaren hainbat ataletan zuzendarikide izan da.

2022an, Un lugar común izenburuko bere lehen film luzea filmatu zuen, ESCACen opera prima programaren barruan. Film hau Bartzelonako DA Film Festival jaialdian estreinatu zen 2024ko apirilean.[3] Hortik aurrera, beste hainbat erakusketatan proiektatu da, Iruñeko Zinema eta Emakumeen 38. Erakustaldiaren irekieran, esaterako.[4]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Un lugar común (filma, ESCAC Films, 2024).[5]
  • Això no és Suècia (telesaila, 2023).[6]
  • Rigoberta Bandini eta Amaia Romeroren "Así bailaba" abestiaren bideo musikala (2022).[7][8]
  • Va dando el tiempo (film labur dokumentala, 2019).[9]
  • Te busco en todos (film laburra, 2019).[10]
  • La filla d'algú (zuzendarikidea, 2019).[11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]