Celia Tapias

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Celia Tapias

Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1885eko abenduaren 21a
Herrialdea Argentina
HeriotzaBuenos Aires1964ko azaroaren 28a (78 urte)
Hezkuntza
HeziketaBuenos Airesko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakabokatua
Enplegatzailea(k)Buenos Airesko Unibertsitatea

Celia Tapias (Buenos Aires, Argentina, 1885eko abenduaren 21a - ibidem, 1964ko azaroaren 28a) Buenos Aires hirian jardun zuen lehen emakume abokatua izan zen, bigarrena bere herrialdean, Argentinan, María Angélica Barreda platarraren ondoren.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Celia Tapias Buenos Airesen egin zuen batxilergoa, eta 1904an ikasketak amaitu ondoren, Buenos Aireseko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean sartu zen.

1910ean abokatu-titulua lortu zuen, eta 1911n doktoregoa, Tutela dativa gaiari buruzko tesiarekin. Buenos Airesko lehen abokatua izan zen.[1]

Alfredo Palacios abokatuaren dizipulua izan zen, Amerikako lehen legegile sozialista. Celia Tapias bizitza osoan aritu zen lanean, eta Buenos Aireseko 8. eta 9. eskola arruntetan literaturaren irakaskuntzarekin osatu zuen.bere jarduna.

1964ko azaroaren 28an hil zen bere jaioterrian.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Celia Tapias baino lehen, beste bi emakumek hasi zituzten zuzenbide-ikasketak, baina bat hil egin zen eta besteak ikasketak utzi egin zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Antes que Celia Tapias, otras dos mujeres habían iniciado estudios de derecho, pero una falleció y la otra abandonó la carrera.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sosa de Newton, Lily (1972). Diccionario biográfico de mujeres argentinas. Buenos Aires. 
  • Graschinsky, Yudith Leonor; Rodríguez Giles, Estela (1999). Los trabajos de las mujeres y los sueños de igualdad. La Plata: Editorial de la Universidad Nacional de La Plata. 

Bibliografia osagarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Udaondo, Enrique (1938). Diccionario biográfico argentino. Buenos Aires: Institución Mitre. 
  • Piccirilli, Ricardo; Romay, Francisco L.; Gianello, Leoncio (1953). Diccionario histórico argentino. Buenos Aires. 
  • Cutolo, Vicente Osvaldo (1968). Nuevo diccionario biográfico argentino (1750-1930). Buenos Aires: Editorial Elche. 
  • Yaben, Jacinto R. (1952). Biografías argentinas y sudamericanas. Buenos Aires: Ediciones Historicas Argentinas. 

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]