Buenos Aires

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Buenos Aires

Buenos Aires
Buenos Airesko bandera

Buenos Airesko armarria

Izen ofiziala Ciudad Autónoma de Buenos Aires
Estatua ArgentinaArgentina
Administrazioa
Gobernaria
Hiriburu federala
Mauricio Macri
Koordenatuak

34°36′12″S 58°22′54″W / 34.60333°S 58.38167°W / -34.60333; -58.38167Koordenatuak: 34°36′12″S 58°22′54″W / 34.60333°S 58.38167°W / -34.60333; -58.38167

Buenos Aires non dagoen adierazten duen Argentina-ko/-go/-eko mapa
Buenos Aires
Eremua
Metropoli eremua
203 km²
4758 km²
Garaiera 25 m
Posta kodea 1000 - 14??
Biztanleria
Metropoli eremua
2.891.082 bizt. (2010[2])
12.741.364[1]
Dentsitatea 14.241,78 bizt./km²
Sorrera 1536 otsailaren 3 Pedro de Mendozak
1580 ekainaren 11 Juan Garaik
Telefono aurrizkia 011
http://www.buenosaires.gov.ar/


Buenos Aires[3] Argentinako hiriburu eta hiririk handiena da. 203 km²ko eremua du eta 2010ean 2.891.082 biztanle zituen[2]. Metropoli-barruti osoa kontuan hartuta, Hego Amerikako hirugarren hiririk nagusiena eta munduko handienetarikoa da. Buenosairestarrek porteños -as izena hartzen dute gaztelaniaz.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argentinako erdi-ekialdean dago, Ozeano Atlantikora isurtzen den Rio de la Plataren eskuineko bazterrean. Beste aldeko ertzean Uruguaiko Colonia del Sacramento, eta urrunago, 220 kmra, Montevideo.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Buenos Aires, 1981–1990)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 43.3 38.7 37.9 36.0 31.6 28.5 30.2 34.4 34.0 34.0 36.8 40.5 43.3
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 30.4 28.7 26.4 22.7 19.0 15.6 13.9 17.3 18.9 22.5 25.3 28.1 21.5
Batez besteko tenperatura (ºC) 25.1 23.7 21.4 17.7 14.3 11.2 10.9 12.7 14.2 17.7 20.6 23.2 17.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 5.9 4.2 2.8 −2.3 −4.0 −5.3 −5.4 −4.0 −2.4 −2.0 1.6 3.7 −5.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 20.4 19.4 17.0 13.7 10.3 7.6 7.4 8.9 9.9 13.0 15.9 18.4 12.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 121.6 122.6 153.9 106.9 92.1 50.0 52.9 63.2 77.7 139.3 131.2 103.2 1214.6
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 9 9 9 9 8 6 7 8 7 10 10 9 101
Eguzki orduak 270 241 189 176 174 132 143 174 189 217 252 267 2424
Hezetasuna (%) 65 70 72 77 76 79 79 74 71 69 68 64 72.0
Iturria (1): Servicio Meteorológico Nacional[4]
Iturria (2): The Weather Network[5]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pedro de Mendoza espainiar itsasgizonak fundatu zuen lehenengoz, 1536an, Nuestra Señora del Buen Aire izenarekin, baina indigenek bost urte beranduago txikitu zuten. Beste 40 pasatu ziren Juan Garai urduñarrak gaur egun Plaza de Mayo dagoen lekuan hiria berriro sortu arte[6].

Berehala Andeetako probintzietarako portu (Potosi hiriko zilar meatzeak) eta jarduera handiko kontrabandogune bihurtu zen. 1776an Río de la Platako Erregeorderriko hiriburu izendatu zuten. 1853tik 1860ra bitartean estatu burujabea izan zen. 1880. urtean hiriburu federala eta izen bereko probintziaren hiriburu bihurtu zen. 1996an Hiri Autonomoaren izendapena jaso zuen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak 2.891.082 biztanle ditu (2010ean[2]), 203 km²ko eremuan. Inguruko hirigune zabal osoa kontuan hartuta (Buenos Aires Handia), 2010ean 12.741.364 biztanle zituen[1]


Buenos Airesko biztanleria

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kongresuko Plaza eta Rodin eskultorearen Pentsalaria
La Boca auzoko etxe koloretsuak.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boca Juniors eta River Plate hiriburuko futbol talde nagusiak dira, eta elkarren artean lehi handia daukate. Herrialde mailan ere talde nagusiak direla esan daiteke, Buenos Airestik kanpoko hainbatentzat alegia.

Hedabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buenosairestar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Censo 2010. Resultados provisionales: cuadros y gráficos, censo2010.indec.gov.ar, http://www.censo2010.indec.gov.ar/preliminares/cuadro_totalpais.asp. Noiz kontsultatua: 2015-08-24 .
  2. a b c   Población total y variación intercensal absoluta y relativa por comuna. Años 2001-2010, censo2010.indec.gov.ar, http://www.censo2010.indec.gov.ar/CuadrosDefinitivos/P1-P_Caba.pdf. Noiz kontsultatua: 2015-08-24 .
  3.   Euskaltzaindia, Exonimia: Argentina, euskaltzaindia.eus, http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_eoda&view=exonimia&nonkodea=8.2.03&lang=es. Noiz kontsultatua: 2015-08-24 .
  4.   Características Climáticas Ciudad de Buenos Aires, http://www.smn.gov.ar/?mod=clima&id=5. Noiz kontsultatua: December 2008 .
  5.   Climate Statistics for Buenos Aires, Argentina, http://www.theweathernetwork.com/statistics/c03568. Noiz kontsultatua: 8 March 2012 .
  6.   Pérez De San Román, Alvaro Hilario, Ehun auzoen hiria (I), Argia astekaria, 2164. alea, 2008-12-21, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0), argia.eus, http://www.argia.eus/argia-astekaria/2164/buenos-aires-argentina. Noiz kontsultatua: 2015-08-24 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Diaspora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Buenos Aires Aldatu lotura Wikidatan