Cerca de las estrellas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Cerca de las estrellas (euskaraz Izarretatik hurbil) Espainiako telebistako saskibaloi saio bat da. 1988ko otsailaren 7tik 1990. urterarte La 2 katean aireratu zen. Ramón Trecet donostiar kazetariak zuzendu eta Esteban Gómez kirol kazetariarekin batera aurkezten zuen.

Saioaren doinua George Michael ingeles pop abeslariaren Faith abestia zen.

Ramon Trecetek ordurarteko espainiar kirol saioetako aurkezpen serioetatik oso bestelakoa zen aurkezteko modu pertsonala zuen, berharbada estatubatuar kirol kazetarien antzekoagoa: intentsitate handiko hitz jario etengabea, animazioa, lelo errepikakor eta sarkorrak, eta umore ironiko fina...

Saio honi esker 1980ko hamarkadan bigarren erdialderan nerabe, gazte edo haur berlaunaldiek NBA ligaren ezagutza eta estatubatuar saskibali izar handien ezagutza izan zuten, alegia, NBAko urrezko arokoa.

Ostiral eta larunbat arteko gaueko ordu txikietan aireatzen zen arren, saioa ikusteko aste osoa izan egon eta ostiral gaua iristean erdi gaupasa egin zuenik ere bazegoen, garai hartan, gaur egun ez bezala, kate pribatuak ez zeudenez, NBAko partidu oso bat edota irudi batzuk ikustea oso zaila baitzen. Izan ere, Espainian nahiz Hego Euskal Herrian NBAko lehenbiziko partidu oso bat aireratzen lehenbiziko telebista saioa izan zen. Halere, aireratzen zituen partiduak ez ziren zuzenekoak izaten, diferituan baizik, ondorioz, eta bereziki NBAko finaleko serietako partiduekin jazotzen zen bezala, saskibaloi zaletu gehientsuenak jada partiduak ikusten zituztenerako ordu batzuk lehenagotik egunkari edota telebista eta irrati kirol albistegien bidez haien emaitza zein zen jakinaren gainean zeuden.

1988ko otsailaren 7an lehenbiziko saioa aireratu zen, Boston Celtics-Milwaukee Bucks taldeen arteko saioa. Denborarekin, partiduaz gain atalak ere gehitu ziren, adibidez, "asteko jokaldi onena" eta "asteko jokaldi inozoa".

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]