Cerro del Guerrero

Wikipedia, Entziklopedia askea

Cerro del Guerrero Mexiko Hiriaren iparraldean kokatuta dagoen altuera gutxiko eta jatorri bolkanikozko muino luze bat da. Guadalupeko mendilerroaren zati da. Muino honetan amaitzen aipaturiko mendilerroa ekialdetik. Bere inguruan zenbait kolonia edo urbanizazio daude, Santa Isabel Tola edo Martin Carrera kasu. Cerro Zacatencoren jarraipena da eta Tepeyac edo Cerro del Tepeyac bezala ezagutzen den luzapen txiki bat du.

Koloniak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muinoan dauden kolonietako batzuk honako hauek dira:

  • San Pedro Zacatenco, muinoaren iparmendebaldean.
  • Ampliación Santa Cruz, muinoaren iparmendebaldean, San Pedro Zacatenco baino iparralderago.
  • Ampliación Gabriel Hernández, iparrekialdean.
  • Gabriel Hernandez, ekialdean.
  • San José de la Pradera, ekialdean.

Gabriel Hernandez koloniatik hegoalderaxeago:

  • La Cruz, hegoekialdean
  • La Dinamita, hegoekialdean, La Cruz baino hegoalderaxeago
  • Martin Carrera, hegoekialdean, aurreko biak baino hegoalderago, eta zati bat ez du muinoan
  • Estanzuela, hegoaldean
  • Triunfo de la República, hegoaldean, Estanzuela baino beherago eta mendebalderago
  • Rosas del Tepeyac, mendebaldean
  • Parque del Tepeyac, mendebaldean, aurrekoa baino iparralderago
  • Santa Isabel Tola, iparmendebaldean, San Pedro Zacatenco baino hegoalderago.

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muinoaren tontorrean parke ekologiko bat dago, legez kanpoko okupatzaileak inbaditzen eta suntsitzen ari direna, etxebizitzak parkeko zura erabiliz eraikitzen ari direnak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]