Chacoko probintzia
- Artikulu hau Argentinako probintziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Chaco».
Chaco Argentinako 23 probintzietako bat da. Herrialdearen iparraldean dago, Paraguai-Paraná eta Bermejo ibaien artean. 99.633 km²ko eremua du eta 2010ean 1.055.259 biztanle zituen[1]. Hiriburua Resistencia da.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mugakideak hauek ditu: ipar-ekialdean Formosako probintzia, ekialdean Corrientesko probintzia eta Paraguai, hegoaldean Santa Fe, hego-mendebaldean Santiago del Estero eta ipar-mendebaldean Salta.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ekonomia nekazaritzan eta baso ustiapenean oinarriturik dago.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/08/07 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ República Argentina por provincia. Densidad de población. Año 2010. in: Censo 2010 Argentina. sig.indec.gov.ar (Noiz kontsultatua: 2015-08-07).