Paraguai (ibaia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paraguai ibaia» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Paraguai
Paraguay (es), Paraguai (pt), Paraguái (gn)
Rio Paraguay.jpg
Datu orokorrak
Luzera 2.621 km
Geografia
Koordenatuak 27° 17′ 18″ S, 58° 36′ 27″ W / 27.288333333333°S,58.6075°W / -27.288333333333; -58.6075Koordenatuak: 27° 17′ 18″ S, 58° 36′ 27″ W / 27.288333333333°S,58.6075°W / -27.288333333333; -58.6075
Herrialdea Brasil, Paraguai eta Argentina
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 1.150.000 km²
Arro hidrografikoa Río de la Plata Basin Itzuli
Bokalea Paraná
Mendizaletasuna

Paraguai Hego Amerikako hego-erdialdeko ibai handia da, Paraná ibaiaren adar nagusia. Brasilgo Mato Grosson jaio eta Bolivia, Paraguai eta Argentinatik igarotzen da. 2.620 km luze da[1] eta 1.168.540 km²ko arroa hartzen du.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paraguai Río de la Plataren arroko bigarren ibai handiena da. Mato Grosson (Brasil) du iturburua. Pantanala zeharkatu ondoren, Brasil eta Boliviaren arteko muga eratzen du, eta aurrerago Paraguai eta Argentinaren artekoa. Isla del Cerrito herriaren parean Paranára isurtzen da.

2.620 kmko luzera du, era honetan banatua: 1.308 km Brasilen, 57 km Brasil eta Boliviaren arteko muga eratuz, 328 km Brasil eta Paraguairen arteko muga eginez, 537 km Paraguain barrena eta 390 km Argentina eta Paraguairen arteko mugan[1]. Ibaiadar nagusiak Jaurú, Cuiabá, Säo Lourenço, Taquarí, Pilcomayo eta Miranda dira.

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paraguairen emaria 20 urtez (1964-1983 bitartean) neurtua izan da Porto Murtinhon (Brasil)[2]. Gune horretan, drainatutako eremuak 474.500 km² ditu, arro osoaren % 40. Urteko batez besteko emaria segundoko 2.299 m³ da. Emari handiena ekainean du (2.970 m³/s), eta txikiena azaroan (1.665 m³/s).

Paraguairen batez besteko emariak (/s), Porto Murtinhon neurtuak
Datuak: 1964 eta 1983 artean

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paranáren arroko beste ibaietan ez bezala, Paraguain ez da zentral hidroelektrikorik eta, hortaz, 2.200 kilometroan nabigagarria da. (Amazonas ibaiak bakarrik gainditzen du kontinentean). Horregatik, merkataritza bide garrantzitsua da, Paraguai eta Boliviari itsasorako irteera ahalbidetzen diena. Portu nagusiak Porto Esperança eta Porto Murtinho (Brasil), Fuerte Olimpo, Villa Hayes eta Asunción (Paraguai) eta Formosa (Argentina) dira[3].

Arrantza garrantzi handikoa da, eta biztanle txiroenen diru iturri nagusia. Baina urteroko uholdeek jende migrazio handiak eragiten ditu biztanle klase hauetan, batez ere.

Pantanala munduko hezegunerik zabalena eta bioaniztasun handienetako bat da[1], eta Paraguai ibaiak ekarritako urek elikatzen dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c   Sistema fluvial Paraná-Paraguay El Transporte en la Cuenca del Plata, Secretaría General de la Organización de los Estados Americanos, Washington, D.C., 1985 oas.org https://www.oas.org/DSD/publications/Unit/oea18s/ch05.htm#4.1.4.1%20r%C3%ADo%20paraguay. Noiz kontsultatua: 2015-08-03 .
  2.   Paraguai ibaia Porto Murtinhon grdc.sr.unh.edu http://www.grdc.sr.unh.edu/html/Polygons/P3667060.html. Noiz kontsultatua: 2015-08-03 .
  3. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paraguai (ibaia) Aldatu lotura Wikidatan