Chatterbot zerrendak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Chatterbot bat hainbat euskarriren bitartez -hots, bat bateko mezularitzarako aplikazioak- pertsona batekin elkarrekintzan aritu daitekeen testu bidezko elkarrizketa agentea da. Horietako batzuk helburu zehatzetarako sortu dira; beste batzuk, aldiz, gai dira gai zabalagoez solas egiteko.

Chatterbot klasikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Dr. Sbaitso
  • ELIZA
  • PARRY
  • Racter (edota Claude chatterbota)
  • Mark V Shaney

Chatterbot orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Albert One - 1998 eta 1999ko Loebner sariaren irabazlea, Robby Garnerek egina.
  • A.L.I.C.E. - 2001, 2002 eta 2004ko Loebner sariaren irabazlea, Richard Wallacek sortua.
  • Charlix
  • Cleverbot (2010eko Adimen Mekanikoko Lehiaketaren irabazlea)
  • Elbot - 2008ko Loebner sariaren garailea, Fred Robertsen sorkuntza.
  • Eugene Goostman - 2012ko Turing 100 lehiaketaren irabazlea, Vladimir Veselovek sortua.
  • Fred - Lehendabiziko chatterbotetako bat, Robby Garnerek egina hau ere.
  • Jabberwacky
  • Jeeney AI
  • MegaHAL
  • Mitsuku - 2013 eta 2016ko Loebner sariaren garailea.
  • Rose - Bruce Wilcoxek egina, 3 aldiz irabazi du Loebner Saria.
  • SimSimi - 2002ian ISMaker-ek sorturiko adimen artifizialeko elkarrizketa programa ezaguna.
  • Spookitalk - Douglas Adamsen Starship Titanic bideo jokoko EJPetarako (Ezin jokatuzko pertsonaia, ingelesezko NPC: Non playable character) erabilitako chatterbota.
  • Ultra Hal - 2007ko Loebner sariaren irabazlea, Robert Medekszak egina.
  • Verbot
  • Cronus Bot - Innovative Solutionsek egina.

Bat bateko mezularitzako chatterbotak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • GooglyMinotaur
  • SmarterChild
  • Infobot
  • Negobot - Sarean dabiltzan pedofiloak harrapatzeko sorturiko tresna, neskato baten profila imitatuz eta hitz egiten dioten erabiltzaileengandik informazio pertsonala lortzen saiatuz.

Lengoaia Naturala uler dezaketen chatterbotak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • OnlineBotBuilder - Lehenengo Lineako Chatbot Eraikitzailea Microsoften Luis.ai zerbitzurako (2017ko martxotik gaurdaino).